San Tomas jaia hemen da

Donostiar bati San Tomas jaiaren (abenduak 21) inguruan galdetzen diozunean, seguru asko, burura etorriko zaizkion lehen gauzak taloa eta txistorra izango dira. Baliteke norbaitek berrikuntzak sartu nahi izatea eta txokolatedun taloa aipatzea edo txistorra, hirugiharra eta gazta dituen taloa. Tira… eta ez dezagun sagardoa ahaztu! Baserritarren arropak ere ezinbestekoak izaten dira. Baina jai eta gastronomia kutsu horiez gain, San Tomas egunak kontatu beharreko oso istorio interesgarria ere badu atzean.

santo-tomas-eguna

Guztia XIX. mendean hasi zen, baserrietako jendea San Tomas egunean lantzen zituzten lursailetako errentak maizterrei ordaintzeko asmoz Donostiara joaten zenean.

Errentarako diruaz gain, hirian topa ezin zitezkeen baserriko produktuak ere eramaten zituzten. Aldi berean, landa eremuan ez zituzten produktuak eskuratzen zituzten.

Truke horien ondorioz, jaia ospatzen hasteko beharra sortu zen eta horren ondorioz sortu zen San Tomas azoka. Hasiera batean, Konstituzio plazan egiten zuten azoka.

Santo Tomas eguna

Azokak behar izateari utzi zion arren, baserritarrek tradizioari eutsi zioten eta, azkenean, Donostiako txoko guztietara hedatu zen.

Kontakizun horretan ezinbestean aipatu beharrekoa da gastronomia; izan ere, hasiera-hasieratik, taloa eta txistorra izan dira horren protagonistak.

Taloa artirinez egindako opil soil bat da. Garai batean, baserritarrentzat ia egunero jateko elikagaia zen, zailagoa baitzen haientzat garia eskuratzea.

Gaur egun, ordea ospakizun berezietan bakarrik dastatzen dugu (San Tomasen, adibidez). Eta txistorra, gaur egun horren preziatua den elikagaia, txerriaren txikitutako haragiarekin, baratxuriarekin, gatzarekin, piperrautsarekin eta beste espezia batzuekin egindako hestebetea da. Txorizoaren itxura du, baina estuagoa eta luzeagoa da, eta erreta edo frijituta jaten da. Donostian, txistorra deitzen diogu, baina beste izen batzuk ere jasotzen ditu tokiaren arabera. Dena den, edozein izen izanda ere, goxo-goxoa egoten da eta, talo baten barruan janez gero, ezin hobea da.

santotomas-giroa

Aurten jaia kaleetara bueltatzen da!! Eta zure baserritar jantzia prestatzeko garaia iritsi da. Prest al zaude txistorra jateko, sagardoa edateko eta musikaz eta dantzaz gozatzeko?

 

Egun berezi honetan, Donostiatik urruti bazaude zure jai propioa ospatzera gonbidatzen zaitugu! 

Animatuko al zinateke etxean taloa prestatzera?

Hiru osagai eta maitasun pixka bat, besterik ez duzu behar. Hona hemen errezeta:

Osagaiak (4 talo inguru egiteko):

  • 350 gr. artirin
  • 250 ml. ur
  • Koilarakada txiki bat gatz

Oharra: Etxean ikatza behar duen eta gainean txapa duen sukalde zaharrik seguru asko izango ez duzunez, plantxa normal batean edo zartaginean presta dezakezu.

  1. 1. Berotu ura burruntzali batean 45 gradu inguruan izan arte.
  2. 2. Gehitu irina eta gatza. Nahastu ore homogeneo bat lortu arte.
  3. 3. Utzi nahasketa minutu batzuetan jalkitzen.
  4. 4. Bota artirin pixka bat nahasketa hori landu eta trinkotu arte (eskuetan eransten ez den arte) oratu behar duzun mahai gainean.
  5. 5. Utzi orea ordu erdiz jaulkitzen, film paperarekin edo trapu batekin estalita.
  6. 6. Banatu orea lau zatitan eta egin bola txiki batzuk.
  7. 7. Luzatu olata forma eman arte.
  8. 8. Eraman bero-bero dagoen zartagin edo plantxa gainera, eta utzi han bi aldeak gorritu arte (sutan izateko denbora norberaren gustuen araberakoa da).

Orain, hautatu txistorra on bat edo sartu berrikuntzaren bat, talo barruan gehien gustatzen zaizuna sartuta. Gozoa edo gazia jan daiteke. Bi eratara dago ona. On egin!

 


 

X