Eureka! Zientzia Museoa

01 Urt / 24 - 31 Abe / 24
Astelehena, Asteartea, Azteazkena, Osteguna, Ostirala, Larunbata, Igandea 10:00 h.
Prezioa
4 / 16,50 €
Antolatzen:
Kutxa fundazioa

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

Eureka! Zientzia MuseoaKutxa Fundazioarena, gure gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da.

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.

Eureka! Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.

Zentroak erakusketa iraunkor bat du. Zientziaren hainbat arlo aztertzeko aukera izango dugu, gaikako 8 aretotan banatutako 172 modulu interaktibo baino gehiagori esker.

Azken belaunaldiko PLANETARIUM 3D ere badu Eureka! Zientzia Museoak, 140 lagun hartzeko prestatua. Oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko.

Horrez guztiaz gain, hauek ere baditu: astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean), Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean) eta animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena, Espainiako estatuko bakarra). Jolas-eremu bat ere badago. Zur eta lur utziko zaitu hango errusiar mendiak.

Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak) eta lorategi botaniko txiki bat daude.

Aparkalekua doakoa da. Azkenik, kutxa Fundazioa kafetegia/jatetxea, denda, haurrentzako parkea, leihatilak eta piknikgunea jarri ditu bisitarien eskura.

 

ORDUTEGIA

  • Astelehenetik ostiralera: 10:00–19:00
  • Larunbatak eta igandeak: 11:00–20:00

KONTAKTUA

Telefonoa: 943 01 24 78

E-maila: eureka@eurekamuseoa.eus

Informazio gehiagohttps://www.eurekamuseoa.eus

X