San Telmo Museoa
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.
San Telmo Museoa 1902an inauguratua zen eta Euskal Herriko museorik zaharrena da; alabaina, gaur egun berrituta eta helburu berriekin datorkigu. Museoaren fondo gehienek euskal gizartearekin lotura dutela kontuan izanik, San Telmo berritu egin da Euskal Gizartearen eta Herritarren Museo bihurtzeko.
San Telmoren hausnarketaren xedea iragan kultural eta historikoa da, egungo gizartearen hazia, hain zuzen ere, diziplina anitzeko ikuspegian oinarritua eta egungo elkarrizketara eta eztabaidara irekia. Etorkizuneko belaunaldietarako oroimena izateaz gain, museoak zaintzen duen ondare-aberastasun hori babesteko eta herritarrei jakitera emateko ardura du, guztiok ondare hori erabil dezagun eta horretaz balia gaitezen. Euskal gizartearen historia eta bilakaeraren bilduma adierazgarrienak kontserbatzeko, osatzeko eta handiagotzeko erantzukizuna hartu du San Telmo Museoak.
Museoa ez ezik, jakintza zabaltzeko eta pentsamendua sortzeko gunea ere bada San Telmo eta iraganeko jakintzatik abiatuta oraina ulertzeko eta etorkizuna eraikitzeko tresna izan nahi du.
Gaur egun, museoan 35.000 piezatik gora ditugu inbentariatuta hainbat kategoriatan: Etnografia, Arte Ederrak, Argazkilaritza, Arkeologia eta Historia.
ORDUTEGIA:
- Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
- Astelehena: Itxita.
PREZIOAK:
Sarrera orokorra
10,00 €
Sarrera murriztua
Agiriarekin
4,00 €
- Ikasle txartela.
- Gaztetxartela, Gaztekutxa.
- 65 urtetik gorakoak.
- Familia ugariak.
- Gutxienez 10 laguneko taldeak.
Deskontuak
Agiriarekin
% 10
- Donostia Kulturako bazkideak
- San Sebastian Card.
Sarrera doan
Agiriarekin
0 €
- Asteartero, publiko guztiarentzat
Programatuak
Taldeak
- Erakusketa iraunkorrera edo aldi baterakora.
- Gehienez 25 pertsona.
- Aldez aurretik hitzordua hartu behar da.
- 75 € talde bakoitzeko (sarrera ez dago barne).
- Informazio gehiago eta erreserbak: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
- Eskolentzako bisitak
KONTAKTUA:
Telefonoa: 943 48 15 80
E-maila: santelmo@donostia.eus
Web gunea: San Telmo Museoa