Emakumeen Hiria ibilbidea - Ibilbide guztia

Distantzia

Icono distancia
5Km

Geldialdiak

Icono localización
9

Denbora

Icono tiempo andando
2h
  • Ilustrazioa Tabakalera
  • Tabakalera, emakumeak laneanAldais CC-BY-SA Lizentzia / Tabakalera
  • Niceto Alcala Zamora Donostiara iristen1932 / Kutxateka / Martín Ricardo
  • Eraikinetik irteten ari diren emakumeen taldea. 1928ko iraila1928 / Kutxateka / Martín Ricardo
  • Tabakalerako fatxada
  • Tabakaleraren barrualdea

1. Tabakalera

Nork esango zigun guri, Egiako tabako fabrikako emakume langile izandakoei, hainbat diziplinatako artistak, kulturgileak eta zinema ikasleak ariko zirela eraikin honetan; haiek izango zirela kulturgune bihurtutako lantegi erraldoiko bizilagun berriak? Fabrika Donostiako eraikin handienetako bat da; mila langile inguru izatera iritsi ginen, gehienak emakumeak, eta zigarrogileak ginen. Langileok fabrikatik ateratzen ginen unea ikuskizun itzela izaten zen: dozenaka emakumek gurutzatzen genuen ate nagusia, elkarri besotik helduta eta giro alaian.

Donostian, Tabako fabrikaren sorrerak industria arloan lan egiteko bide eman zigun emakumeoi 1878an. Lehendabizi Erdialdeko Garibai kalean ireki zuten lantegia, baina berehala txiki geratu zen. Orduan erabaki zuten Egiako fabrika handia irekitzea, tren geltokiaren eta Cristina Enea parkearen ondoan. 1913an inauguratu zuten. Zigarrogilea izatea pribilegio bat zen, jasotako soldatak beste lanpostu batzuenak baino altuagoak baitziren. Independentzia ekonomiko horrek izaera berezia eman zigun Donostiako zigarrogileen taldeari. 2003an itxi zuten tabako fabrika. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak kultura garaikidearen nazioarteko zentro bat egiteko apustua egin zuten, eta eraikinaren eraberritze prozesu baten ondoren, 2015ean zabaldu zuten kulturgune berria.

Rutas top

1
Ilustrazioa Tabakalera

1 Tabakalera

  • Ilustrazioa Cristina Enea parkea
  • Cristina BrunettiCristina Brunetti
  • Gladys Del EstalGladys Del Estal
  • Cristina Enea parkeaKutxateka
  • Mandasko Dukearen jauregia, 1890. urtean eraikia, Kristina Enea parkean1960 / Kutxateka / Marí, Paco
  • Kristina Enea parkeko sarrerako obrak1950-1969 / Kutxateka / Marí, Paco
  • Jaialdia Kristina Enea parkean
  • Kristina Enea Jauregia

2. Cristina Enea parkea

Ba al zenekien parkeak nire omenez izena duela Cristina Enea? Ni Cristina Brunetti naiz. Mandas eta Villanueva Dukerriaren jabea izan nintzenez, Fermin Lasala y Colladorekin ezkondu nintzenean 1859an, Mandasko duke eta dukesa izatera iritsi ginen. Parke honetan eraiki genuen gure jauregia, Tabakaleraren ondoan, Egia auzoan. Donostiako erdigunean dagoen naturagunerik ezagunenetakoa da, baina beharbada gutxi dakigu bere sorreraren inguruan, eta barruan dituen altxorren inguruan. Hiriko biriketako bat da; ia 95.000 metro karratuko azalera du. 1883tik jatorri desberdinetako zuhaitzak landatu genituen parke honetan, eta oraindik bizirik daude: Libanoko zedro bat, haritz kandudunak eta sekuoiak, adibidez.

1926an hartu zuen lursail honen jabetza Donostiako Udalak. Izan ere, dukeak eta biok ez genuen seme-alabarik izan, eta, beraz, hiriari opari moduan eman genion gure lursaila. Geroztik, denon gozamenerako parke handi bat izan da. Parkean zehar leku honen ikur bihurtu diren paumak topatuko ditugu, eta urmaelean, beltxargak eta ahateak. Gure jauregi izandako eraikina Cristina Enea Fundazioaren Ingurumen Baliabideen Etxea da egun.

Gure finka zenaren goialdean zabalgune zirkular bat dago, eta Egiako gazte ekologista bat omentzeko leku bihurtu da 70eko hamarkadatik. Gladys Del Estal zuen izena, eta auzoko talde ekologista eta antinuklearreko kidea zen. Parkearekin lotura handia zuen, hemen jarduerak egiten zituelako gazteentzat. 1979ko ekainaren 3an Energia nuklearraren kontrako ekintza eguna antolatu zuten mundu osoan. Euskal Herrian, aldarrikapen hori plazaratzeko Tuteran egin zuten protesta. Protesta baketsua izan zen, baina Guardia Zibila herritarren aurka oldartu zen, eta Gladys del Estal tiroz hil zuten. 23 urte zituen.

Udan Glad Is the Day musika jaialdia egin ohi dute parkean. Jaialdiaren izenak hitz joko bat egiten du Gladys del Estal militante ekologistaren izenarekin. 2016an sortu zuten ekitaldia, Donostia 2016 Europako kultur hiriburu izendatu zutela eta. Parkeaz beraz gozatzea eta publiko guztientzako moduko musika eskaintza izatea dira jaialdiaren helburuak.

Rutas top

2
Ilustrazioa Cristina Enea parkea

2 Cristina Enea parkea

  • Ilustrazioa Maria Cristina hotela
  • Maria Cristina hotela, Bette Davis1989 / Kutxateka / Bette Davis
  • Maria Cristina Hotelaren ikuspegia
  • María Cristina erreginaMaría Cristina erregina
  • Maria Cristina Hotelaren fatxada Argentinako Errepublikaren Pasealekuan1960 / Kutxateka / Marí, Paco
  • Donostia. Maria Cristina Hotela1930 / Kutxateka / Martín Ricardo

3. Maria Cristina hotela

Donostiak izan zuen lehen luxuzko hoteletako bat da Maria Cristina hotela. Ni, Bette Davis, Donostiako Zinemaldiak gonbidatuta etorri nintzen 1989an, jaialdiaren sorreratik -1953. urtetik ohitura baita jaialdiko izarrek urtero hotelean ostatu hartzea. Garaiko kronikek diotenez, ni izan nintzen 37. Zinemaldiko izar nagusia, azkeneko agerpen publikoa izan nuen ekitaldian. Handik bi astera hil bainintzen Parisko ospitale batean. Hollywood klasikoko izar handia nintzen artean, eta Donostia saria eman zidaten, jaialdiaren garaikur nagusia.

Hotela María Cristina erreginak inauguratu zuen 1912an, eta bere omenez jarri zioten bere izena. 1893tik aurrera, Donostian igaro zituen udako egonaldi guztiak. Horrek, noski, Espainiako aristokrazia erakarri zuen Gipuzkoako hiriburura. Gorteak eta aristokrata ugarik uda hirian pasatzen zuten garaian egindako obretako bat da hotela, eta urte haietako epizentro sozialetako bat izan zen.

María Cristina artxidukesa Austria-Hungariako familia inperialekoa zen. 1879an, Espainiako errege Alfontso XII.arekin ezkondu zen. Bi alaba izan zituzten, eta 1885ean, erregina hiru hilabeteko haurdunaldian zegoenean, tuberkulosiak jota hil zen Alfontso XII.a. Hala, María Cristinak hartu zuen erregeordetza 1902an Alfonso XIII.a adinez nagusi egin zen arte. Bere ohorez daramate izena Maria Cristina hotelak eta Maria Cristina zubiak, eta, 1926an, ohorezko alkate izendatu zuten.

Rutas top

3
Ilustrazioa Maria Cristina hotela

3 Maria Cristina hotela

  • Ilustrazioa Kursaal biltzar jauregia, Clara Campoamor
  • Mitin politikoa Urumea pilotalekuan, Clara Campoamor1931 / Kutxateka / Photo Carte
  • Pilota. Urumea pilotalekua eta Saboia Printzea hotela Ramon Maria Lili pasealekuan. Fatxada1945 / Kutxateka / Marín Pascual
  • Clara Campoamorren eskultura KontxanClara Campoamor
  • Donostia bistak. Zurriolako zubia eta Kursaal Handiaren eraikina1923 / Kutxateka / Martín Ricardo
  • Kursaal itsasotik ikusita

4. Kursaal biltzar jauregia

Clara Campoamor naiz, sufragista, politikari eta abokatu madrildarra. Gaztetatik hasi nintzen politikan eta feminismoan. Hemendik gertu, Ramon Maria Lili pasealekuan Urumea izeneko frontoi bat izan zen. 1931ko apirilaren 5ean izan nintzen han 6.000 pertsonen aurrean; Partido Republicano Radical Socialista alderdiaren mitin batean hitza hartu nuenean emakumeen boto eskubidea aldarrikatzeko. 1931ko Konstituzioak emakumeen boto eskubidea aitortzea lortu zuen azkenean. 36ko gerra bete-betean, erbestera joan behar izan nuen. 1955ean hil nintzen Lausanan (Suitza). Espainian 1977an egin ziren Frankismoaren osteko lehen hauteskunde demokratikoak.

Donostiak liluratu egin ninduen, hemen nengoen II. Errepublika aldarrikatu zutenean, eta hemen lurperatua izan nedin eskatu nuen. Polloeko hilerrian dago nire hilobia, Monso Riu sendiaren panteoian, familia hartako amabitxia bainintzen. Kontxa pasealekuan nire omenezko eskultura bat dago.

Kursaaletik Urumea ibaiaren ikuspegi ederra dago inguru honetan, eta leku honek ere balio du emakume gehiagoren lana aitortzeko. Urumeako mugetan bizi ziren emakume xumeena, Urumeako uretan arropa garbitzea bizibide zutenena. Urumean garbitzen zituzten latsariek Maria Cristina hoteleko izarak, besteak beste.

Rutas top

4
Ilustrazioa Kursaal biltzar jauregia, Clara Campoamor

4 Kursaal biltzar jauregia

  • Ilustrazioa Victoria Eugenia Antzokia
  • Lucia Lacarra Victoria Eugenia AntzokianLucía Lacarra
  • Ainhoa Arteta Victoria Eugenia AntzokianAinhoa Arteta
  • Aktoreak Victoria Eugenia Antzokian sartzenZinemaldia, SSIFF San Sebastian International Film Festival
  • Donostia. Victoria Eugenia Antzokia eta Okendoren estatua1920 / Kutxateka / Martín Ricardo
  • Piano kontzertua Iturbiren eskutik Victoria Eugenia Antzokian1957 / Kutxateka / Marí, Paco
  • Victoria Eugenia Antzokia. Barrualdea1950 / Kutxateka / Marí, Paco
  • Victoria Eugenia Antzokiaren kanpoko bista
  • Victoria Eugenia Antzokiko Boveda

5. Victoria Eugenia Antzokia

Artista askoren harrobia izan da Victoria Eugenia Antzokia, eta izen handiko sortzaileak igo dira taula gainera. Ni Lucia Lakarra dantzaria naiz. 18 urterekin egin nuen dantza hemen lehen aldiz, Victor Ullateren konpainiarekin. Hiru hamarkadatik gora daramatzat egunero dantzan eta antzoki dirdiratsuenak zapaldu ditut. 13 urterekin atera nintzen etxetik, Zumaiatik: lehenengo Donostiara, gero Madrilera, eta gero eta urrunago apurka.

Ainhoa Arteta sopranoak ere arrakasta handia lortu zuen Musika Hamabostaldiaren barruan egindako emanaldi batean, eta Montserrat Caballé ere izan da agertoki honetan. Zinemako izar handiak ere etorri dira Zinemaldiko sariak jasotzera edo filmak aurkeztera, hala nola, Sophia Loren, Audrey Hepburn, Catherine Deneuve, Carrie Fisher, Susan Sarandon eta Elizabeth Taylor.

Euskal Herriko Ez Dok Amairu taldeko Lourdes Iriondo eta hainbat euskal aktore ere izan dira agertokiaren gainean. 2019tik, emakume musikarien lana aintzat hartzeko Gure Ahotsak jaialdia egiten da Martxoaren 8aren bueltan.

Antzokiak Victoria Eugenia Espainiako erregina ezkontidearen izena darama. Espainiako Alfontso XIII.arekin ezkondu zen, eta haren amaren izena daraman hotelaren ondoan dago.

Lubaki ere izan da antzokia. 1936ko gerran Victoria Eugenian gotortu ziren Espainiako Errepublikaren aldeko milizianoak. Francoren erregimenaren aldeko militarrek Maria Cristina hotela hartu zuten, eta bi egunez elkar tirokatu zuten eraikin batetik bestera. Horregatik daude bala zuloak bi eraikin hauetan. Borroka antifrankistaren lehen lerroan izan zen emakumeetako bat da Kasilda Hernaez militante anarkista. Erdialdeko Larramendi kaleko frontean ibili zen, errepublika defendatuz.

Rutas top

5
Ilustrazioa Victoria Eugenia Antzokia

5 Victoria Eugenia Antzokia

  • Ilustrazioa San Bizente eliza
  • Elbira Zipitria ikasleekinElbira Zipitria 1960-1970 / Auñamendi Eusko Entziklopedia / Andoni
  • Zuloaga plaza eraberritu aurretik. San Bizente eliza1949 / Kutxateka / Marí, Paco
  • San Bizente Elizaren barnealdea1940-1969 / Kutxateka / Marín, Pascual
  • San Bizente Elizaren fatxadaren zati bat
  • Emakumearen eskultura - Santa Corda

6. San Bizente eliza

Ni Elbira Zipitria andereñoa naiz. Zumaian jaio nintzen arren, gazte nintzela Donostiako Parte Zaharrera etorri nintzen, eta auzoan eman nituen lehen euskarazko eskolak, 1926an, San Bizente elizatik gertu, Juan de Bilbao kalean. Ordea, 1936ko gerrak eta ondoren etorri zen Francoren diktadura gogorrak, euskarazko irakaskuntza eten egin zen, euskal hizkuntza debekatu egin baitzuten. Ni neu ere erbestera joan nintzen. Urte gutxiren buruan itzuli nintzen, eta gerra aurretik abiatutako lanarekin jarraitu nuen. Donostiako hainbat familiak halaxe eskatuta, haien haurrei euskarazko eskolak ematen hasi nintzen 40ko hamarkadan, erabat klandestinoak baziren ere. Ezkutuan emandako eskola horietan erein zen ikastolen mugimendua, eta Euskal Herri osora zabaldu ziren.

Euskaltzalea izateaz gain, oso fededuna nintzen, eta auzoan bi eliza ditugu: San Bizente eta Santa Maria. Hiriko elizarik zaharrena da San Bizente; Abuztuaren 31 eta Narrika kalearen artean dago. XV. mendearen amaieran eta XVI. mendearen artean egin zuten estilo gotikoan, eta lehenagoko tenplu baten gainean eraikitako eliza bat da. Dena den, 1688. urtean gertatutako lurrikara baten ondorioz, ia erabat suntsitu zen, eta erabat berreraiki egin behar izan zuten, azken honen ondorio izanik gaur egun bisita daitekeen eliza.

Hiria bera ere berriz eraiki behar izan zuten 1813an sufritutako arpilatze eta sutearen ondorioz. Abuztuaren 31 kaletik jarraituz gero, Valle Lersundi plazan, hiria berreraiki zuten herritarren omenezko eskultura batekin egingo dugu topo. Eskulturak hiria harriz-harri berreraikitzen ari den emakume bat irudikatzen du. Horregatik darama bere soinean adreiluz betetako saski bat. Hiria berreraikitzeko lanetan ez ezik, hiriak aurrera egin zezan beharrezkoak ziren lanak ere egin dituzte emakumeek.

Baserrietatik hiriraino produktuak eramateaz eta saltzeaz arduratzen ziren. Egunero Bretxako merkatura etortzen ziren, otarra buru gainean, saltzeko produktuz beteta. Gaur egungo Konstituzio plaza izan zen Donostiako lehenengo merkatu plaza.

Itsasoarekin loturiko lanak ere egiten zituzten emakumeek XIX. mendean. Arrantzaleak sardinekin iristen zirenean, emakumeek kaian sardinak deskargatzen zituzten, eta haiek sardinak gatzatzeko lanak egiten zituzten. Barrualdeko herrietara ere eramaten zuten arraina. Arrain freskoa otarrean sartzen zuten, eta ahalik eta azkarren iristen saiatzen ziren.

Rutas top

6
Ilustrazioa San Bizente eliza

6 San Bizente eliza

  • Ilustrazioa Udaletxea
  • Mata HariMata Hari
  • Katalina EleizegiKatalina Eleizegi
  • Puerto - Juana Larando korsikar ostatuaPuerto - Juana Larando korsikar ostatua
  • Donostiako Udala, kasino zaharra, Itsas formarik gabeko Klub Nautikoa eta Mendeurrenaren monumentua Alderdi-Eder lorategietan1921 / Kutxateka / Martín Ricardo
  • Donostiako Udala, kasino zaharra. Fatxada. Hernani kalea1942-1944 / Kutxateka / Marín, Pascual
  • Donostiako Udala. Barrualdea1942-1944 / Kutxateka / Marín, Pascual
  • Udaletxearen fatxada
  • Udaletxearen barrualdea

7. Udaletxea

Zer egiten zuen nire gisako Herbehereetako espioi eta dantzari exotiko batek gaur egun udaletxea den eraikinean? Ni Margaretha Geertruida Zelle Mata Hari naiz, eta nire garaian festa giroa zen nagusi udaletxean. Gaur egungo udaletxea kasino gisa inauguratu zen 1887an, eta han egiten ziren jaietara ospe handiko jendea erakarri zuen. XX. mendearen hasieran, eta, batez ere, I. Mundu Gerratik aurrera, gerratik ihesi, Donostiara etorri ziren Europako dirudun handiak, aristokrazia eta politikoak. Kasinoko aretoek denetarako balio zuten, eta bazuen garrantzi politikoa eta soziala. Bertan izandakoa naiz ni. Donostiatik joan nintzen, eta 1917an Parisko hotel batean atxilotu ninduten. Alemaniaren alde espioitza egitea leporatuta fusilatu egin ninduten.

Udaletxetik gertu, Parte Zaharreko Antzoki Zaharrean, hiriko antzokirik zaharrenean, beste emakume baten historia berreskuratu dezakegu: Katalina Eleizegirena. XX. mendearen hasierako euskal antzerkiaren epizentroa Donostian zegoen, Kale Nagusiko Antzoki Zaharrean. 1916an plazaratu zuen estreinako lana, Garbiñe. Emakumezko pertsonaiak protagonista bihurtu zituen Eleizegik, eta Euskal Herriko historia eta usadioak kontatu zituen, bereziki, emakumeei dagozkienak. Euskarazko antzerki modernoari bide eman zion egiletzat jo dute.

Itsasotik eta kaitik gertu gaude, eta nahiz eta gure irudimenean emakumeak saregile edo arrain saltzaile moduan irudikatu ohi ditugun, itsasoarekin lotutako beste hainbat jardueretan ere parte hartu zuten. XVII. mendeko Donostiako kaian Juana Larandoren ostatua garaiko kortsarioen babesgune eta topaleku bihurtu zen. Larandok ostatu ematen zien fidantzan, haiek itsasoratu eta altxorren bat atzematen zuten arte. Kortsarioen portu bihurtu zen Donostia. 1662 eta 1697 bitarte; 150 armadorek izan zuten kortso baimena. Erabat arrunta zen jarduera hau, eta garaiko ekintzailetzat jo dezakegu Larando.

Rutas top

7
Ilustrazioa Udaletxea

7 Udaletxea

  • Ilustrazioa Miramar jauregia
  • Felisa MartínFelisa Martín
  • Catalina de ErausoCatalina de Erauso
  • Miramar jauregiaren airetiko bista. 1929ko iraila1929 / Kutxateka / Martín Ricardo
  • Donostia. Miramar Jauregia1930 / Kutxateka / Martín Ricardo
  • Donostia. Miramar Jauregia1930 / Kutxateka / Martín Ricardo
  • Miramar jauregia itsasotik ikusita

8. Miramar jauregia

María Cristina erreginak izugarri gozatu zuen Donostiara etorri zen lehen aldian, 1887an, eta hurrengo urtean itzultzeko nahia adierazi zuen. Ez hori bakarrik, Miramar Jauregia eraikitzeko enkargua egin zuen. 40 urtez igaro zituen udaldiak leku honetan; erreginak, bere gorteak, eta haiek zerbitzura lan egin genuen langile guztiok.

Ondarreta eta Kontxa hondartzak banantzen dituen talaia pribilegiatuan eraiki zuten. Maria Kristina erreginaren jauregian eta inguruko lorategietan langile asko izan ginen hainbat zereginetan. Madrildik zetorren errege familiaren eta familiarekin batera zetorren gorte osoaren egunerokoari artatzeko lan egiten genuen langile mordo batek; hala nola, latsariak, etxezainak, lorezainak, zaldizainak, garbitzaileak, zerbitzariak, neskameak, sukaldariak… Emakume donostiarrek eta inguruko herrietako gipuzkoarrek ere badugu zer kontatu Miramar jauregiaren historiari buruz.

Miramar jauregitik Igeldo mendia ere ikusten da, eta han egin zuen lan Felisa Martin fisikari donostiarrak. Fisikan doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen. 1928. urtean, garaiko hainbat fisikarik bezala, Meteorologia Agentzia Estatalean lanean aritzeko eskaera egin zuen, eta oposaketak prestatu zituen. 1929. urtean hasi zen bertan lanean. Igeldoko Meteorologia Behatokiko lehen emakumea, eta bakarra, izan zen 1935. urtera arte. Igeldon egon zen bitartean Felisa Martin galernei buruz ikertzen ibili zen, Kantauri itsasoko bat-bateko haize-bolada hotz eta gogorrei buruz.

Jauregiaren inguruko lorategietan Katalina Erausoren bustoa topatuko dugu. 1585. urtean jaio zen, Donostian. Moja egin zen lehenik, baina gudari bilakatu, eta alferez ere izan zen. 4 urte zituela Antiguako domingotar mojen komentuan sartu zuten –Miramar jauregiaren aurretik zegoen komentuan–, baina ihes egin zuen gizon modura jantzita. Espainiako koroaren Amerikako kanpaina kolonialetan parte hartu zuen, eta Katalina Erauso ez beste hainbat izen baliatu zituen. Antonio Erauso izena hautatu zuen azkenik bere heriotza egunerako, 1650. urtean, Mexikon, gizon ehortz zezaten.

Rutas top

8
Ilustrazioa Miramar jauregia

8 Miramar jauregia

  • Ilustrazioa Anoeta
  • Real Sociedad Emakumezkoen FutbolaReal Sociedad
  • Reale Arena gauez
  • Politikariak. Luis Rodríguez de Miguel gobernadore zibila Amarako zelaian eta Emakumeen Sailaren erakustaldi gimnastikoa ikusten1943 / Kutxateka / Martín, Vicente
  • Pilota. Anoetako kirolgunea. Igerilekuen eraikina, futbol zelaia eta atletismoa ikusten dira eta atzealdean kiroldegia1950 / Kutxateka / Marí, Paco
  • Aizkolari lehiaketa Anoetako belodromoan1967 / Kutxateka / Marí, Paco

9. Anoeta Kirol Hiria

Anoeta inguru hau irudikatzen dugunean futbol partida egunetan etortzen den jendetza datorkigu burura, baina kirol hirian mundu oso bat dago. Emakume kirolari asko gara. Estatu mailan emakumezkoen eliteko kirol talde gehien dituen hiria da Donostia. Guztira, hamar emakume-talde daude kategoriarik gorenean: Bera Bera eskubaloian, Reala belar-hockeyan eta futbolean, Ibaeta Basket saskibaloian, Donostiako Atletiko atletismoan, Txuri Urdin izotz-hockeyan, Txuri Berri Curlingean, eta Donostiarra eta Donostia Arraun Lagunak arraunean. Hainbat kiroletan lehiatzen dira Donostiako emakumezkoen kirol taldeak.

Rutas top

9
Ilustrazioa Anoeta

9 Anoeta Kirol Hiria

Unión Europea Gobierno España Plan de recuperación Gobierno Vasco
X