Bazatoz Aste Santuan Donostiara?
- Donosti Feeling
- 2025 Ots 12
Zatoz Turismo Bulegora eta jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu
Donostian egin daitezkeen planik onenak gure ikuspegitik kontatu nahi dizkizugu, hemen bizi garen donostiarron ikuspegitik, hiriaren onenaz ahalik eta gehien goza dezazuen nahi dugu...
...eta Donostia guk bizi dugun bezalaxe bizitzea.
Une hori iristen den bitartean, apuntatu ematen dizkizugun ideia hauek:
Ezinbestean ezagutu beharrekoak...
Pintxo bat jan: Pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.
Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu.
Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna.
Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.
Hiriak museo-eskaintza askotariko eta osatua du, eta, erakusketa osatuen eta instalazio modernoen bidez, jakin-min handia dutenak asetzen ditu.
Donstiako izozki famtauetako bat jan: gure tradizioetako bat Donostiako izozkiak jatea da. Kukurutxoa edo tarrina?
25 Km-ko txirrindularitza itzulia egin: hiriko leku ederrenetatik eta ospetsuenetatik igarotzeaz gain, hain ezagunak ez diren auzo eta paraje interesgarriak aurkezten eta ezagutarazten dizkigun bidea.
Kontxako Badian argazki bat ateratzea: Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago.
15 plan ubarrirako! Donostian hamaika planez gozatzeko udaberria garai magikoa da, Animatuko al zara?
Beste iradokizun hauek ere baditugu zuretzat
Non jan dezaket?
Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.
Oraindik garaiz zaude! Urtarrilaren erditik apirilaren amaierara, txotx denboraldia da euskal herritarrek gogokoen dugun errituala, sagardotegietara hurbiltzen gaitu denboraldiko sagardoa dastatzera. Gipuzkoako kulturaren esentziaren zati bat ezagutu nahi baduzu, ezin duzu sagardotegi bat bisitatu gabe utzi, sagardotegiak jatetxe hutsak baino askoz gehiago direlako. Gozatu, bakailao eder baten inguruan, txuletoi bat, gazta irasagar eta intxaurrekin "txotx" oihukatuz!