Auzo bakoitzeko pintxo onenak

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Donostiarroi pintxoak gustatzen zaizkigu. Era guztietakoak. Gainera, auzo bakoitzak bere estiloa du eta, momentuaren arabera, batera edo bestera joaten gara. Errealak partidua duenean, Amarara; hondartzan bainua hartzeko gogoa dugunean, Antigua edo Grosera… Ez baduzu argi zein taberna aukeratu, hemen dituzu gehien gustatzen zaizkidan tabernak!

Kuadrilarekin pintxoak jatera noanean, taberna batera baino gehiagotara joaten gara eta pintxo bat edo bi jaten ditugu horietako bakoitzean. Barrako pintxoak aukera ditzakezu edo arbelean daudenak. Baina ni bezalakoa bazara eta erabakitzea kosta egiten bazaizu, zerrenda bat prestatu dizut. On egin!

Amara

  1. Ezkur-txerri iberikoaren masaila, BAR AGUSTÍN
  2. Bakailaoa pil-pilean, BAR AUKERA
  3. Txalupa / Txipiroiak tenpuran, BAR TXIRRITA

Antiguo

  1. Entsaladilla errusiarra, BAR KIKI
  2. Bakailaoa urinean emana pistatxo emultsioarekin, LA CERVECERÍA DEL ANTIGUO
  3. Arzak pintxoa, LA REBOTIKA
  4. Arrain pastela legatzarekin, krabarrokarekin eta itsas zapoarekin, BAR OLIYOS

Erdigunea

  1. Otarrainska-ravioliak Martini Zuri saltsarekin, ANTONIO BAR
  2. Txipiroiak plantxan tipula karamelizatuarekin, BAR AVENIDA XXI
  3. Bakailaoa Ranero klubaren erara, BAR ITURRIOZ
  4. Ostrak, BAR KATA 4
  5. Izokin tosta antxoa-duoarekin, BAR LA PERLA
  6. Otarrainxka-brotxeta emmental gaztarekin tenpuran, BAR ROJO Y NEGRO
  7. Patata tortilla pintxoa, BAR VICTORIA CAFÉ

Gros

  1. Patata, onddoa eta gorringoa, BAR GURE TXOKO
  2. Etxeko muskuilu, onddo eta urdaiazpiko kroketak, BAR LABRIT
  3. Cochinita Pibil takoak, TAQUERÍA KURSAAL
  4. Muturrak eta tripaki gisatuak / Tostak antxoekin, BAR TXALOTA
  5. "Picantillas": Hegaluzez, maionesaz, letxugaz, tipulaz eta pikantez betetako tartaletak, BAR URTXORI BI

Alde Zaharra

  1. Ahate gibela plantxan, CASA BARTOLO
  2. Onddo erreez egindako txapela pinaziekin eta arrautza-gorringoarekin, CASA UROLA
  3. Bakailao-arroka arrautza-irinetan pil-pilezko emultsioarekin, CASA VERGARA
  4. Zapo eta otarrainska pintxoa, GANBARA
  5. Zamburiña gainerreak, HAIZEA
  6. Txanpiñoi pintxoa, LA CEPA DE BERNARDO
  7. Gazta- eta antxoa-tututxoak, LA VIÑA BAR
  8. Hegaluzez betetako piper gorria saltsa tartariarrarekin eta Jerez ozpinarekin, MARTÍNEZ
  9. Besagain-carpaccioa, zamburiña, kroketa…, MUXUMARTIN
  10. Ganba arrautzeztatua / Txanpinoiak, TAMBORIL
  11. Zapo brotxeta, ZUMELTZEGI

Egia

  1. Ogi airisa biribila, etxeko humus, tomate, mahonesa begano eta falafel bola
  2. Onddo-tartaleta urdaiazpiko iberiko eta roquefort-saltsarekin
  3. Plantxan egindako urdaiazpiko tosta
  4. Ogi txigortua, urdaiazpikoz bilduriko gari-zainzuri birrineztatuak eta porru xaflatua
  5. Letxuga-oinarria, aguakate, anana, txatka, saltsa arrosa eta ganbadun tartaleta
X