TOP 5: Pintxoak Antiguon

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Antigua auzoak denetarik dauka: Ondarreta hondartza, Haizearen Orrazia, Miramar Jauregia… eta hiriko pintxo goxoenetariko batzuk! Ez da harritzekoa antiguatarrek auzotik atera nahi ez izatea.

Antiguara iristeko Kontxa pasealeku osoa zeharkatu behar da eta, ondoren, Miramart tunela, ur azpian zaudela sentiaraziko dizuna. Begiratu gora eta ulertuko duzu!

Lehenengo, Gorgatxo plazara joango gara, frontoi ondora eta, Antigua itsas bazterrean egonik, gure herrian tradizio handia duen arrain batekin hasiko gara: bakailaoa urinean emana pistatxo emultsioarekin.

Antiguako garagardotegia

Bakailaoa urinean emana pistatxo emultsioarekin

Antiguako garagardotegia Bakailaoa urinean emana pistatxo emultsioarekin - Antigua

Antiguako garagardotegia - Antigua

Gero, auzoko kale nagusiena hartuko dugu, Matia kalea, eta handik Erregezain kale ezkutura sartuko gara. Bertan, Oliyos taberna topatuko dugu, betiko taberna horietako bat eta niri hainbeste gustatzen zaidan pintxoa egiten duena: arrain pastela legatzarekin, krabarrokarekin eta itsas zapoarekin.

Oliyos taberna

Arrain pastela legatzarekin, krabarrokarekin eta itsas zapoarekin

Oliyos taberna Arrain pastela legatzarekin, krabarrokarekin eta itsas zapoarekin - Antigua

Oliyos taberna - Antigua

Matia kalera itzuli eta aurrera egingo dugu Zarautz hiribideraino, eta hantxe izango dugu La Rebotika, txingarra espezialitate duen jatetxea. Hemen saria duen pintxo eskatzen dut, Arzak pintxoa, gure sukaldari handiaren omenez egindakoa, betiko arrautza frijituak pikillo piperrarekin dastatzeko modu berezi bat.

La Rebotika

Arzak pintxoa

La Rebotika Arzak pintxoa - Antigua

La Rebotika - Antigua

Eta azkenik, unibertsitate ingurura joango gara, Kiki tabernan vermuta entsaladilla errusiarrarekin hartzera. Beti betikoa.

Kiki taberna

Entsaladilla errusiarra

Kiki taberna Entsaladilla errusiarra - Antigua

Kiki taberna - Antigua

 

X