Pintxo ONENAK Erdigunean

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Donostian, zentroa dendaz beteta dago. Bere etorbide zabalek Belle Époque-eko garaietara eramaten gaituzte… Plazera da kale zabal hauetan zehar ibiltzea, erakusleihoak begiratzea eta, nola ez, pintxoak jatea.

Hemen dituzue zentroko pintxo-tabernen nire aukeraketa, dendaz denda zabiltzatenean geldialditxo bat egiteko ezin hobeak.

Klasikoa naizela pentsatuko duzue, baina niri pintxo-ibilbidea patata tortila on batekin hastea gustatzen zait eta, horretarako, non Victoria Cafén baino hobeto, hangoa izugarri gustatzen zait eta!

Victoria Café

Patata tortila

Victoria Café Patata tortila - Erdigunea

Victoria Café - Erdigunea

Zerbait berezia nahi dudanean, berriz, Kata 4 tabernara joaten naiz, Katalina plazan dagoenera, eta ostrak jaten ditut! Ikus dezakezun bezala, denetarik gustatzen zait!

Kata 4

Ostrak

Bar Kata 4 Ostrak - Erdigunea

Bar Kata 4 - Erdigunea

Jarrai dezagun gogokoen ditudan pintxoekin: otarrainxka-ravioliak Martini Zuri saltsarekin. Inoiz jan al duzue horrelakorik?

Antonio taberna

Otarrainxka-ravioliak Martini Zuri saltsarekin

Antonio taberna Otarrainxka-ravioliak Martini Zuri saltsarekin - Erdigunea

Antonio taberna - Erdigunea

Gehiago nahi? Bada, otarrainxka-raviolitik otarrainxka-brotxetara egingo dugu salto, emmental gaztarekin tenpuran. Hau saltsa!

Rojo y Negro

Otarrainxka-brotxeta emmental gaztarekin tenpuran

Rojo y Negro Otarrainxka-brotxeta emmental gaztarekin tenpuran - Erdigunea

Rojo y Negro - Erdigunea

Otarrainxketatik plater donostiar batera egingo dugu jauzi: txipiroiak. Avenida XXI tabernan plantxan egiten dute, tipula karamelizatuarekin. Pintxo goxo-goxoa!

Avenida XXI taberna

Txipiroia plantxan tipula karamelizatuarekin

Avenida XXI taberna Txipiroia plantxan tipula karamelizatuarekin - Erdigunea

Avenida XXI taberna - Erdigunea

San Martin merkatutik gertu, betikoa den Iturrioz tabernan, beste kutixi donostiar bat eskatzen dut: bakailaoa, oso modu berezian prestatzen baitute, Ranero Klubaren erara.

Iturrioz taberna

Bakailaoa Ranero Klubaren erara

Iturrioz taberna Bakailaoa Ranero Klubaren erara - Erdigunea

Iturrioz taberna - Erdigunea

Eta hiriko kale nagusienetan ibili ondoren, hondartza ingurura joatea gustatzen zait nire ibilbideko azken pintxoa jatera: La Perla tabernako izokin tosta antxoa-duoarekin.

La Perla taberna

Izokin tosta antxoa-duoarekin

La Perla taberna Izokin tosta antxoa-duoarekin - Erdigunea

Bar de La Perla - Erdigunea

 

X