Pintxo ONENAK Alde Zaharrean
- Jan ta edan
- 2023 Mai 06
Donostiako Parte Zaharra bistatu beharreko tokia da gure historia eta arkitektura maite dutenentzat, eta batik bat, pintxoak dastatu nahi dituztenentzat. Pintxo estilo adina taberna daude bertan. Hemen dituzu nire gustukoenak:
Bretxa ondoan hasiko dugu ibilbidea, Aldamar kalean, Haizea tabernako zamburiña gainerrearekin.
Haizea
Zamburiña gainerrea
Handik Fermin Calbeton kalera joango gara, bertan beti izaten da giroa. Taberna ugariren artean aukeratu beharko duzu, eta ez da lan makala, baina arraina gustatzen bazaizu, argi dago: Zumeltzegiko zapo broxeta. Bai goxoa!
Zumeltzegi
Zapo broxeta
Kale berean, arrainetik haragira pasako gara Bartolo Etxeko ahate gibela plantxan dastatuz.
Bartolo Etxea
Ahate gibela plantxan
Eta begetarianoentzat, izugarri gustatzen zaidan Casa Urolako onddo txapela errea pinaziekin eta arrautza-gorringoarekin.
Casa Urola
Onddo txapela errea pinaziekin eta arrautza-gorringoarekin
Fermin Calbeton kalea utzi eta Arraindegi kalera abiatuko gara, Tamboril tabernako ganba arrautzeztatua dastatzera. Beti betikoa!
Tamboril
Ganba arrautzeztatua
San Jeronimo kalean, berriz, nire taberna gustukoenetako bat dago: Ganbara. Bertako zapo eta otarrainxka pintxoa ikaragarria da!
Ganbara
Zapo eta otarrainxka
Kaietik gertu dagoen Muxumartin taberna bisitatu beharreko horietako bat da. Bertako zamburiña gomendatzen dizuet, zoragarria!
Muxumartin taberna
Zamburiña
Koruko Andre Mariaren Basilika aurrean dago Casa Vergara 1978, era berean betikoa eta modernoa den pintxo izarra duena. Argazkiari begiratuz, zer den asmatuko al zenuke? Bakailao-arroka arrautza-irinetan pil-pilezko emultsioarekin. Proba ezazu!
Casa Vergara
Bakailao-arroka arrautza-irinetan pil-pilezko emultsioarekin
Parte Zaharreko beste kale nagusienetako bat Abuztuaren 31 da, 1813ko sutean erre ez zen bakarra.
Hiriko taberna klasikoenetako bat dugu La Cepa de Bernardo, eta bere txanpiñoi pintxoa, ikustearekin bakarrik jateko gogoa ematen duen horietakoa da.
La Cepa
Txanpiñoiak
Ezagutu beharreko beste taberna bat Martinez da. Bertako hegaluzez betetako piper gorria saltsa tartariarrarekin eta Jerez ozpinarekin pintxoa izugarri gustatuko zaizu.
Martínez taberna
Hegaluzez betetako piper gorria saltsa tartariarrarekin eta Jerez ozpinarekin
Eta ibilbidea behar bezala bukatzeko, La Viña tabernara joango gara, gazta eta antxoa tututxoarekin gozatzera.
On egin!
La Viña
Gazta eta antxoa tututxoa