Sagardoaren munduaz ikasi eta gozatu!

Donostiara egun batzuk pasatzera hurbildu bazara, ezin duzu etxera itzuli sagardoaren mundua ezagutu gabe. Dastatu egin behar duzu, jakina, baina sagardoa egiteko prozesua ere ezagutu behar duzu, sagarra biltzen den unetik edalontzian hartzen duzun arte. Bazenekien XX. mendera arte Donostiako edari nagusia sagardoa zela eta Alde Zaharrean soilik 100 sagardotegi zeudela?

sidra-interior-01


Gu sagardotegizaleak gara eta jada bitan (Saizar eta Petritegi) izan gara Sagardoa Route-ren eskutik. Ekintza horren bidez, hainbat plan proposatzen zaizkigu sagardotegien inguruan egiteko. Oso erosoa da, Donostiako erdigunetik furgoneta batean eramaten zaituztelako… eta sagardoa lasaitasun osoz edan dezakezulako! Bi sagardotegiak izugarri gustatu zaizkigu…

sidra-interior-01

sidra-interior-01


Esperientzia horietan bisitaldi gidatua egiten da, lehendabizi dastaketa eginez eta, ondoren, sagardotegiko menua janez eta txotx! eginez.  COVID19aren aurretik izan genuen esperientzia kontatuko dizuet. Hala ere, oraintxe bertan sagardotegi guztiek higiene, segurtasun eta distantziari lotutako neurri eta berme guztiak eskaintzen dituzte… baina funtsak berbera izaten jarraitzen du!

sidra-interior-01


Saizar sagardotegia 1974an zabaldu zuten eta gaur egun familiako bigarren eta hirugarren belaunaldiak ari dira lanean. Bertan, hainbat bitxikeria ere kontatzen dizkigute: Bazenekien sagardoa bizirik irauteko edaria zela? Eta nortzuk edaten zuten?

sidra-interior-01


Iritsi bezain laster sagar usaina dago, eta ez da harritzekoa: Saizarrek 12 sagarrondo-hektarea ditu, eta bertan bildutako fruituarekin sagardo bikaina egiten du. Horretarako hainbat sagar barietate erabiltzen dituzte, 6 eta 8 bitartean. Sagarrak 3 motatan banatzen dira: mikatzak, garratzak eta gozoak. 12 sagarrondo-hektarearekin urtean 2 milioi litro sagardo egin daiteke.

sidra-interior-01


Petritegi baserrian duela 500 urte baino gehiago hasi ziren sagardoa egiten. XIX. mendearen amaieratik orain arte Otaño familiak kudeatu du. Gaur egun seigarren belaunaldia ari da bertan.  “Dolare- baserria” da, hau da, baserriaren egitura sagardoa egiteko dolarean oinarritua dago. Eta hori ardatz hartuta, familiarentzako eta animalientzako espazioak eraikitzen dira.

sidra-interior-01

 

Petritegi eta Saizar sagardotegiek Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren aldeko apustua egin dute. Euren sagardo moten artean bat sagar autoktonoz soilik egina dago.

Bisita sagardoa ekoizten ari diren garaian egiten badugu (irailaren eta azaroaren artean), sagarrak nola garbitzen eta aukeratzen dituzten erakutsiko digute. Ondoren, prestaketa-prozesua nolakoa den azalduko digute, sagarra prentsatzen dutenetik hasi eta botilari etiketa jarri arte; hartzidura motak, datuak eta sagardoaren historiari buruzko bitxikeriak… Bazenekien sagar kilo batekin sagardo botila bat inguru betetzen dela?

Kupelen inguruan bizi den giroa bezalakorik ez dago. Lagun-taldeak upeletara inguratzen dira, bakoitzak edalontzia betetzeko bere txanda noiz helduko zain. Bitartean elkarrizketak eta barreak nonahi entzungo dira. Eta prezio berarengatik, lagunak egiten dituzu! Gerora, sagardo botila bat zabaltzen duzun bakoitzean, zauden lekuan zaudela, une horretaz gogoratuko zara, zalantzarik gabe.

sidra-interior-01


Sagardotegiko ohiko menua eska dezakezu, edo nahi baduzu, bi sagardotegi horietan menu beganoak aukera ditzakezu. Petritegik, gainera, menu begetarianoa eta zeliakoentzako menua ere baditu.

sidra-interior-01


Jaten duzuna jaten duzula, esperientzia ahaztezina biziko duzu, zure zentzuentzako bidaia eta, batez ere, partekatu, gogoratu eta errepikatu nahiko duzun unea.

Gidari baten laguntzaz sagardotegi baten muinak bisitatzeak, hura dastatzen eta prozesua hasieratik amaierara ezagutzen lagunduko dizu. Eta beste bitxikeria bat: ‘TXOTX!’ terminoa zehazki nondik datorren jakingo duzu.


Zuk ere esperientzia honetaz gozatu nahi baduzu, hemen egin erreserba!


X