Txotx! Hemen da berriro sagardo-garaia

Urte berria, denboraldi berria

Urtarrilaren 11ean hasiko da urtero zain egoten garen sagardotegi-garaia

Bueltan da txoooootxa!

Aurten, txotx tradizionala bueltatu da! Beraz 2023an ez dago aitzakiarik, ezer ez digu eragotziko gure sagar-edari maiteaz eta menu gozo-gozoaz beti bezala gozatu ahal izatea. 

montaje1

montaje2

Nondik dator “Txoootx” egitearena...?

Erritu izateaz gain, sagardo-garaia irekitzeko edo upel bat zabaltzen duten unean oihukatzen dena izateaz gain,“txotxa” egurrezko zotza ere bada. Garai batean, sagardoa erosten zutenek dastatzeak zuzenean upeletik egiten zituzten. Upel bakoitzari zulotxo bat egiten zitzaion dastatzea bizkortzeko eta, gero, zuloa gantzarekin estaltzen zuten. Berriro irekitzeko, ziria izeneko metalezko hagaxka bat erabiltzen zuten. Asmakizun hori, denborarekin, aldatuz joan ziren eta gantza desagertu egin zen. Orduan azaldu zen txotxa, upelak irekitzeko eta ixteko garaian erosoagoa eta bizkorragoa baitzen.

montaje3

Esperientzia ahaztezina

Ez dio axola eserita edo zutik; sagardotegi bateko giroa, usain eta zaporeen nahasketa, bizi beharrekoa da. Bakailao-tortilla, txorizoa edo txuleta, gazta irasagar-gozoarekin eta intxaurrekin... (horixe eskaintzen da menu tradizionalean, baina beste hamaika aukera ere baduzu). Eta hori guztia beti sagardo onarekin batera. Sagardotegi batean egotea euskal kulturaren zatitxo baten barruan barneratzearen pare da. Jendea barre egiteko eta gozatzeko prest joaten den tokia da. Plazera bermatuta dago!

Parekorik ez duen esperientzia horren inguruan gehiago jakin nahi al duzu? Bisitatu gure “Sagardoaren munduaz ikasi eta gozatu!” posta.

X