Nola ibili pintxotan
- Jan ta edan
- 2023 Eka 02
Donostiarren artean, “pintxotan ibiltzea” da ohiturarik zabalduenetako bat. Euskal ohitura hori tabernaz taberna ibiltzean datza, bakoitzean zurito bat edo baxoerdi bat eta pintxo bat hartuta.
Hasieran, pintxoa ogi-xerra txiki bati gainean edozein motatako janari-errazio bat jarrita egindako jakia zen. Janaria ez erortzeko, zotz bat jartzen zitzaion, eta hortik datorkio “pintxo” izena. Alabaina, irudi tradizional hori aldatu egin da pixkanaka, eta gaur egun, pintxoa goi-mailako sukaldaritza da, miniaturan egina; zapore landuak, dosi txiki eta gozo-gozoetan bilduak:
Pintxotan ibiltzeko jende gehienak Parte Zaharrera eta Gros auzora jotzen du. Bi gune horietan, barra era guztietako pintxoz beteta duten taberna ugari daude. Taberna bakoitzak pintxo nabarmenen bat izaten du.
- Pintxoa hotza bada, barran egoten da jendeak zuzenean hartzeko.
- Pintxoa beroa bada, zerbitzariari eskatu behar zaio.
- Pintxotan ibiltzean, ohikoena da taberna bakoitzean kontsumizio bat (pintxoa eta edaria) hartzea eta ondoren beste taberna batera joatea.
- Amaieran ordaintzen da. Koadriletan, txandaka ordaindu ohi da, edo hasi aurretik “pote” bat jartzen da (taberna bakoitzean nork berea ordaindu? Ez horixe!).