Behobian edo Maratoian parte hartu behar duzu?

Azaroa, Donostian, altetismoaren hilabetea da. Hilabete honetan korrikalarien egutegiko bi hitzordu galduezin ospatzen dira hirian: Behobia-Donostia azaroaren 10ean eta Donostiako Maratoia azaroaren 24an.

martoia-donostia-maraton

Urtero mundu osoko korrikalariak hurbiltzen dira Donostiara bi lasterketa hauetan korri egiteko eta 2 egunez bada ere, hiriaz gozatzeko. Korrika egiteaz gain hiria ezagutzeko aprobetxatu nahi baduzu, jarraitu aholkutxo hauek!

Behobia-SanSebastian-2019

Non jan dezaket?

Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

done-como

 

Erosketak

Prestatu Donostiako kaleetan ibiltzeko, gozatu erakusleiho apainduez eta aire zabaleko merkataritza gune handiez. Baldin eta…

vienes-a-la-behobia

 

Eta lasterketa amaitutakoan...

Erlaxatu nahi dut! Hiriko korrikalariekin hitzegingo bazenu aho batez esango lizukete: Gorputzeko musukulu guztiak askatzeko hartu bainua talasoan! Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.

la-perla-behobia

Eta nola ez, entrenatzeko gomendioak, ordutegiak, ibilbideak... jaso nahi badituzu Behobia-Donostiaren webgunea  edo Maratoiaren webgunea bisitatu besterik ez duzu.

Turismo Bulegoa

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia
Astelehenetik Larunbatera 10:00 - 18:00

Igandeak  10:00 - 14:00

 


X