Bazatoz Zinemaldiaren 72. ediziora?
- Kultura
- 2024 Abu 12
Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko: Zinemaldian, besteak beste Canneseko Zinemaldiarekin eta Veneziako Mostrarekin batera Europako zinema-gertaerarik garrantzitsuenetako batean, alegia!…Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina!
Zinemaldiko 72. edizioko kartela
Aurten, Zinemaldiak Cate Blanchett aktorea izango du protagonista, eta, kartel ofizialaren irudia izateaz gain, Donostia Saria ere jasoko du. 72. edizioa sorpresaz eta emozioz betea espero da.
Irailero bezala, Donostiak beso zabalik hartuko ditu nazioarteko panorama zinematografikotik datozen hainbat gonbidatu: aktoreak, zuzendariak, gidoilariak, kazetariak... Hauek gure hiriaz gozatuko dute donostiarren eta munduko bazter guztietatik datozen zinemazaleen artean nahastuz.
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Izarren glamourraz haratago, Zinemaldia beti nabarmenduko da bere kalitate zinematografiko eta askotariko programazioagatik. Aurten 200 film inguru aukeratu dira sei sail lehiakorretan (Sail Ofiziala, New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak eta Nest) eta zazpi ez lehiakorretan (Culinary Zinema, Made in Spain, Zinemira, Belodromoa, Haurrentzako Zinema, Atzera begirakoa eta Klasikoak).
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Donostiako Zinemaldiaren 72. edizioan Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko direnen artean Maite Alberdi, Edward Berger, Gia Coppola, Costa-Gavras, Kiyoshi Kurosawa, Mike Leigh, Diego Lerman, Joshua Oppenheimer, François Ozon, Laura Carreira eta Xin Huo-en filmak daude.
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Ezinbestean ezagutu beharrekoak...
Pintxotan ibili Donostiako auzoetan: Donostian pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.
Kontxako Badian argazki bat ateratzea edo zinemaldira datozen aktoreetako batekin selfie bat ateratzea!! Zer nahiago dezu? Saiatu biak egiten!!
Chillida Leku Museora joatea: Eduardo Chillida (Donostia, 1924-2002) eskultorearen obrek eta naturarik garbienak bat egiten dute Chillida-Leku museoan. Orain arte itxita egon de museoak apirilaren 17an irekiko da berriro.
Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Ibilbideko edertasunaz gozatu!
Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna.
Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.
Hiriak museo-eskaintza askotariko eta osatua du, eta, erakusketa osatuen eta instalazio modernoen bidez, jakin-min handia dutenak asetzen ditu.
25 Km-ko txirrindularitza itzulia egin: hiriko leku ederrenetatik eta ospetsuenetatik igarotzeaz gain, hain ezagunak ez diren auzo eta paraje interesgarriak aurkezten eta ezagutarazten dizkigun bidea.
Erosketak
Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita eta gainera Zinemaldian galaz jantiz egiten da. Baldin eta…
- Donostiako oroitzapen bat eraman nahi baduzu… euskal artisautza pixka bat
- Bikotekideari opari bat eraman nahi badiozu… makina bat modako denda dituzu.
- Gourmet produktuak etxera iristen zarenean gure gastronomiaz gozatzen jarraitzeko
- Alfonbra gorriko argazkietan ondo ateratzeko apain jarri nahi baduzu… ile-apaindegi,lurrindegi, eta bitxi-denda onenak, eta abar luze bat.
Bisita gidatuak
Denbora gutxi duzu... eta hiria ezagutu nahi duzu. Ezagutu itzazu hiriko highligth garrantzitsuenak:
Ezagutu Kantauri Ibilbidea gure yate paregabean
Donostia modu berezian zeharkatu: bizikleta elektrikoan! Bisitatu gurekin Donostiako leku enblematikoenak eta gidetan agertzen ez diren txokoak
Donostiako kultura eta tradizioa ezagutu nahi baduzu, Donostia eta bere Funtsa bisita gidatua gomendatzen dizugu
Non jan dezaket?
Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Egin gosea Culinary Zinemako filmak ikusten eta ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida tripa-zorriak isiltzeko.
Ez ahaztu kontsultatzeaz...
- Zinemaldiari buruz jakin nahi duzun guztia!
- Kultur agenda... antzezlanak, kontzertuak, erakusketak, kirol-ekitaldiak eta bestelako informazioarekin.
TURISMO BULEGOA
Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.
Astelehenetik Larunbatera | 09:00 - 20:00 |
---|---|
Igandeak | 10:00 - 19:00 |
Jaiegunak | 10:00 - 20:00 |