Mendebaldeko Kostaldea

DONOSTIATIK MUTRIKURA

40 kilometro eskasetan hondar eta olatu onenez eta arrantzale-herri zolienez gain, gutizia geografiko amaigabeak eta azken 50 milioi urtetako sekretu tektonikoak gordetzen dituen marearteko zabalgunea aurkituko dituzu. Hainbeste ez, baina hobe izango da horri ere tartetxo bat eskaintzea.

costa-occidenteal

Mutriku herri txikian, Gipuzkoaren mendebaldeko mugan, aipagarri da alde zahar zoragarria, Monumentu Multzo izendatua,etxondo paregabez eta kairantz amiltzen diren kale maldatsuz betea. Itsasertzean, hondartza txiki eta kaiko bokalearen ondoan, igerileku naturalak aurkituko dituzu, Gipuzkoako itsasertzeko bakarrak. Mutriku, Deba eta Zumaian barrena, nazioarte mailan entzute handian duen altxorra aurkitzen da: Euskal Kostaldeko Geoparkea - Flyscha. Itsaslabar multzo bat harkaitz-geruza jarraituek osatutako forma berezia da, eta itsasoak agerian utzi du eta erakusten digu, liburu batek bezala, lurrak azken 50 milioi urtetan izandako aldaketa biologiko eta geologikoak.

costa-occ-mutriku-deba-zumaiaArgazkia: Debabarrena turismoa

Gune honetako mendi asko mahastiz josita daude; txakolina, marisko eta arrainei laguntzeko ardo zuri eta gaztea egiteko. Getaria herri xarmangarria da. Txikia izan arren, fama handia du arratoi itxurako penintsulagatik, parrillan egindako arrainengatik eta seme ilustreengatik: horietako bat dugu Juan Sebastián Elcano, lehen aldiz munduari bira eman zion itsasgizona. Eta baita Cristobal Balenciaga jostuna ere; museoak haren sorkuntza izugarriz osatutako bilduma paregabea du.

costa-occ-getaria

Zarautzek arro esan dezake Euskadiko hondartza luzeena duela eta Kantauri itsasoko luzeenetako bat: bi kilometro eta erdi. Olaturik baldin badago, surflari ugari ikusiko dituzu horiek harrapatu nahian. Kirol honetako aitzindariak, Euskadin, hementxe hasi ziren hirurogeita hamarreko hamarkadan. Photomuseuma bisita interesgarri izan daiteke.

Zarautz eta Orio artean, Aia, Kantauri itsasora ikuspegi zoragarria duen herria; burdinola zaharrak eta Pagoetako Natur Parkea derrigorrezko geldialdiak dira. Ezin dezakezu galdu. Orioko egun handienetariko bat Bisiguaren Festa da; uztailean ospatzen da. Beraz, badakizu zer eskatu behar duzun otorduren bat egitera gelditzen baldin bazara.

costa-occ-zarautz-aia

X