IRULEA
Familia tradizioko enpresa da, 1932ko uztailean sortua eta, gaur egun, hirugarren belaunaldiak zuzentzen duena, hasierako balio berak segiz: kalitate gorena eta perfekzioa.
Iruleak haurtxoentzako, lentzeriak eta etxerako eskuz egindako lanak eskaintzen ditu. Bertan egindako jantzigintza eta artisau-lana dira bere bereizgarri nagusiak. Gaur egun, Britainia Handiko Errege Etxeari hornitzen diote haurrentzako arropa.