Artea & Natura ibilbidea - Ibilbide guztia

Distantzia

Icono distancia
10Km

Geldialdiak

Icono localización
9

Denbora

Icono tiempo andando
2h 30m
  • Ilustrazioa Bakearen Usoa
  • Bakearen Usoa Sagues

1. Bakearen Usoa (Sagues)

Saguesetik hasiko dugu ibilbidea, hiriaren eta itsasoaren arteko mugan dagoen zabalgunetik. Inguru honetan beti ikusiko dugu jendea joan-etorrian, ibilbide honen itsasertzeko pasealeku guztian bezala.

Itsasoari begira ari zaion eskultura erraldoi bat ere ikusiko dugu hemen, Ulia mendiaren magalaren azpian: Bakearen usoa. Nestor Basterretxea euskal artistaren obra ezagunenetako bat da; indarkeriaren aurkako aldarri moduan sortua. Ez da izango bidean ikusiko dugun artelan bakarra, atari zabaleko museo moduko bat baita Donostiako itsasertza.

Gros auzoaren parte da Sagues, aisialdirako gune garrantzitsu bihurtu da. Atseden hartzeko edo lagunekin elkartzeko tabernak eta terrazak daude; bizikletaz, patinetan eta skatean ibiltzeko tokia dago, saskibaloian jokatzeko kantxak ere badira; eta nabari da Zurriola hondartzaren ondoan gaudela, surflariak ikusiko baititugu nonahi.

Rutas top

1
Ilustración Paloma de la Paz

1 Bakearen Usoa (Sagües)

  • Ilustrazioa Kursaal
  • Kursaal iluntzean
  • Casino Gran Kursaal1924 / Kutxateka / Photo Carte / Martín Ricardo
  • Eraikitzen ari diren Kursaal Kongresu Jauregiaren ikuspegiak1998-9 / Kutxateka / Pello López Hernández / López, Pello

2. Kursaal

Sagues atzean utzita, Zurriola pasealekutik jarraituko dugu oinez. Kursaal Kongresu Jauregia ikusiko dugu berehala: Rafael Moneo arkitektoaren “kuboak”. Urumea ibaiaren bokalean hondartu diren bi arroken moduan aurkeztu zituen egileak. Hasieran ika-mika handia piztu zuen Kursaal jauregiak. Izan ere, aurretik zegoen eraikina ordezkatu behar zuen: 1921ean inauguratutako Kursaal Handia, arkitektura klasikoaren eta estilo frantsesaren eredugarri, urte haietako eraikin dotoreen sinboloa. Moneoren sorkuntzak erabat hausten zuen Belle Époque garaiko Donostiako estetikarekin. 1999an inauguratu zuten, eta Donostia modernoaren ikur bihurtu zen.

Halere, auzoaren eraberritzea lehenago hasi zen, Zurriola hondartzaren sorrerarekin, 1995ean. Urumearen bokalaren alde batean morru bat egin zuten hondartza handitu eta olatuetatik babesteko. Ordea, olatuak ez ziren desagertu, eta egun surflarien hondartza kutuna izaten jarraitzen du oraindik.

Kursaalean hiriko kultur agendako hainbat jarduera egiten direnez, mugimendu handia sortu da zona honetan: Jazzaldiak, Musika Hamabostaldiak, Zinemaldiak eta beste hamaika ekitaldik jendetza erakarri ohi dute.

Rutas top

2
Ilustración Kursaal

2 Kursaal

  • Ilustrazioa Eraikuntza Hutsa, Oteizaren eskultura
  • Eraikuntza Hutsa, Oteizaren eskultura
  • Arrauna. Kontxako badiako traineru estropadak. Pasealeku Berriko aparkalekua1932 / Kutxateka / Foto Marín / Marín, Pascual

3. Eraikuntza Hutsa (Oteizaren eskultura)

Pasealeku Berrian zehar aurrera baldin bagoaz, ikuspegi paregabea izango dugu bi aldeetara. Argazkilarien Elkartearen egoitzatik aurrera, ezkerraldean Urgull mendia ikusiko dugu, eta eskuinaldean, itsasoaren mugagabetasuna. Santa Klara irla ikusten dugunean iritsiko gara Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa eskulturara. Obrak 1957ko Sao Pauloko Bienalean saria lortu zuen, eta gaur egun erreferentea da arte garaikidean.

Igeldorantz begiratzen badugu, Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia ikusiko dugu. Hainbat euskal artista erreferenteren obra ikus daiteke Donostiako kostaldean: Nestor Basterretxearena, Jorge Oteizarena eta Eduardo Chillidarena. 2021. urtean laugarren kidea batu zitzaien, lehen emakumea: Cristina Iglesias donostiarra. Santa Klara uharteko itsasargian dago bere instalazioa: Hondalea. Euskal kostaldearen topografia izan zuen inspirazio iturri lana sortzeko, eta, hain zuzen, ingurumenaren babesarekin lotu du.

Rutas top

3
Ilustración Construcción Vacía, escultura de Oteiza

3 Eraikuntza Hutsa (Oteizaren eskultura)

  • Ilustrazioa Nautikoa
  • Nautikoa eta Kontxako hondartza
  • Nautikoa eta eskailerak itsasora
  • Donostia. Udala, Nautikoa eta Kontxako hondartza1923 / Kutxateka / Photo Carte / Martín Ricardo
  • Nautikoaren ikuspegia1915 / Kutxateka / Photo Carte / Martín Ricardo

4. Nautikoa

Eseri, geratu eta badiara begiratzeko beste leku kutun bat da Nautikoa. Ondoan, Donostiako Erreal Klub Nautikoaren eraikina dago, arrazionalismoaren adibiderik esanguratsuenetako bat.

Jose Manuel Aizpuruak eta Joaquin Labayenek eraiki zuten 1929. urtean. Bi euskal arkitektoek ontzigintza-arkitektura izan zuten inspirazio iturri. Edozein ikuspuntutik begiratuta, kaian ainguratutako ontzi baten itxura du Nautikoak.

Rutas top

4
Ilustración Club Naútico

4 Nautikoa

  • Ilustrazioa Artzain Onaren katedrala
  • Artzain Onaren katedrala
  • Artzain Onaren Katedralaren argazki zaharrakKutxateka / Rafael Munoa
  • Artzain Onaren Katedralaren argazki zaharrak1926 / Kutxateka / Photo Carte / Martín, Ricardo

5. Artzain Onaren katedrala

Kontxako pasealekutik Erdialderantz joango gara, eta Loiola kalean barrena hiriko eraikinik garaiena ikusiko dugu: XIX. mendean eraikitako Artzain Onaren katedrala. Bitxikeria moduan, oinezkoentzako Loiola kaletik ikusiko ditugu lerro zuzenean Parte Zaharreko Santa Maria eliza eta Artzain Onaren katedrala. Izen bera duen plaza zabal batean dago eraikina, Donostiako gune erromantikoan. Bere orratz luzeari esker lortu du hiriko eraikinik garaiena izatea, eta hiriko elizarik handiena da. 1897an inauguratu zuten eliza; estilo neogotikoan eraiki zuten. 1953ra arte ez zen katedrala izan.

1946ko uztailaren 18an diktadura frankistaren aurkako ekintza bat egin zuten katedralaren puntan. 1936ko gerran gudari izandako Joseba Elosegik, lagun batzuekin batera, ikurriña jarri zuen, artean debekatutako ikurra zenean. Hain zuzen ere, Artzain Onaren katedraletik gertu, San Bartolomen, haren izena daraman begiraleku publiko bat ireki zuten 2021ean. Handik ikusten dira erdialdeko teilatuak, Atotxako dorrea, Artzain Onaren katedrala bera, Ulia eta Urgull.

Rutas top

5
Ilustración Catedral del Buen Pastor

5 Artzain Onaren katedrala

  • Ilustrazioa Aieteko parkea
  • Palacio de Aiete
  • Aieteko JauregiaKutxateka / Rafael Munoa
  • Aieteko jauregiko lorategien ikuspegiak1979 / Kutxateka / Foto Marín / Marí, Paco

6. Aieteko parkea

Hiriko erdigunetik aldenduko gara Donostiako beste berdegune handi bat ezagutzeko: Aieteko parkea. Garai batean familia aristokratikoen luxuzko landetxea izan zena denon gozamenerako gune publiko bihurtu da. Goialdeko auzo honetako oasia da askorentzat: hiriaren erritmo biziarengandik ihes egin eta leku lasai zein eder batean egoteko aukera ematen baitu Pierre Ducasse udal lorezain baionarrak deseinatutako eremuak.

Etxea Bailengo Dukeena bazen ere, Espainiako errege-erregina askok erabili zuten udako etxe moduan, baita Francisco Franco diktadoreak ere. 2011. urtean eraikin honetan Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia egin zuten, eta Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen ikur bihurtu da.

Rutas top

6
Ilustración Parque de Aiete

6 Aieteko parkea

  • Ilustrazioa Flemingi omenaldia
  • Flemingen omenezko eskultura
  • Flemingi omenaldia, Kontxako pasealekua
  • Flemingi omenaldia, Miramar tunela
  • Mamelena 3 itsasontzia Kontxako hondartzan lokaztuta. Ontzia Kontxako hondartzan egon zen hilabetez, eta bi atoiontzik uretara eraman zuten otsailaren 6an1924 / Kutxateka / Foto Marín / Marín, Pascual

7. Flemingi omenaldia

Kontxa pasealekutik goazela, Berrehungarren Urteurrenaren Begiralekuan aurkituko dugu Eduardo Chillidak 1955. urtean eginiko eskultura bat: Flemingi omenaldia. Penizilina aurkitu zuen Alexander Fleming biologoaren omenez egin zuen.

Badiara begiratuta, irudikatu dezakegu etxerako bidean zetozen arrantzale donostiarrek ikusten zutena. “Irutxulo” esaten zioten hiriari, lehorrera begiratzean labar artean ikusten zituzten hiru zuloen ondorioz: Ulia, Urgull, Santa Klara eta Igeldoren arteko zuloengatik, hain zuzen.

Loretopetik gertu gaude; Ondarreta eta Kontxa hondartzak zatitzen dituen arroka muturra da. Bertan zegoen garai batean Loretoko Andre Mariari eskainitako ermita. Loretopek Loretoren azpian esan nahi zuen. Kontxako pasealekua eta Antigua auzoa lotzen dituen oinezkoentzako tunelak ere izen berbera du, eta 2016. urtetik bere barnealdean artelan bat gordetzen du: Miramart obra. Victor Goikoetxea artistak itsasoa margotu zuen tunelaren bobedan, oinezkoek ur azpian daudela sentitu dezaten.

Rutas top

7
Ilustrazioa Flemingi omenaldia

7 Flemingi omenaldia

  • Ilustrazioa Haizearen Orrazia
  • Olatu handiak Haizearen Orrazian
  • Ilunabarra Haizearen Orrazitik
  • Haizearen orrazia eskultura
  • Ur-zorrotadak Haizearen Orrazian

8. Haizearen Orrazia

Hiriaren sinbolo ezagunenetako bat gordetzen duen tokira iritsi gara, Eduardo Chillida eskultore donostiarraren Haizearen Orrazira. Hark hain gustuko zuen lekuan eskultura bat egiteko ideia bururatu zitzaion, eta 1950eko hamarkadan hasi zen lehen zirriborroak egiten. 1977an jarri zituzten, azkenik, Haizearen orrazia osatzen duten altzairuzko hiru piezak. Geroztik, ortzimugatik iristen diren olatu eta haize ufadak orrazten dituzte hiru eskultura hauek. Chillidarentzat, itsasoari begiratzeko tokia zen hau, herritarren elkarbizitzarako eta topaketarako leku bat.

Plaza hau Luis Peña Gantxegi arkitektoak diseinatu zuen, naturaren ikuskizunaz gozatu ahal izateko anfiteatro baten moduan. Geiser dibertigarri batzuen gisara, ura eta haizea indartsu ateratzen dira tximinia hauetatik.

Rutas top

8
Ilustrazioa Haizearen Orrazia

8 Haizearen Orrazia

  • Ilustrazioa Funikularra
  • Funikularra
  • Igeldo mendiko jolas-parkea
  • Donostia bistak. Igeldo mendiaren ikuspegia1916 / Kutxateka / Photo Carte / Martín, Ricardo
  • Igeldoko funikularra1953 / Kutxateka / Foto Marín / Marí, Paco

9. Funikularra

Donostiako ikusmira ederrez gozatzeko, eta denboraren makinan bidaiatzeko, ez dago funikularra hartu eta Igeldoko jolas parkera igotzea bezalakorik. Oraindik bere baitan gordetzen du garai bateko Donostiaren esentzia. Funikularretik jaisterakoan retro estiloko iragarki zaharrak ikusiko ditugu, eta parkeko hainbat atrakzio orijinalak direla sumatuko dugu: Suitzar mendia eta Ibai misteriotsua, besteak beste.

1912an inauguratu zuten funikularra, garai batean hemen izan zen jatetxea eta kasinoa hiriarekin lotzeko. Ordea, 1924an, Primo de Rivera jeneralak jokoa debekatu zuenean, erabilera aldatzera derrigortu zituzten jabeak. Norabide berria ezartzerakoan, Bartzelonako Tibidabo jolas parkea hartu zuten eredu Igeldokoek, eta hura bezala, hiriko paisaiaz gozatzeko begiraleku eta aisialdirako parke bihurtu zuten. Igeldoko jolas parkeaz gain, naturaz gozatzeko hamaika bide daude. Igeldo esploratzeko natur ibilbideetan zehar itsasertzeraino jaisteko aukera izango dugu, baita Santiago bidearekin bat egiteko ere.

Rutas top

9
Ilustración Funicular

9 Funikularra

Unión Europea Gobierno España Plan de recuperación Gobierno Vasco
X