Pintxoak: Miniaturazko sukaldaritza-artea

PintxoakDonostiako tabernetako pintxoz beteriko barrak erronka izugarria dira zalantzatientzat

Pintxoak dira Donostiak duen altxor gastronomikoetako bat. Ospe handia lortu duten sukaldaritzako miniatura horiek askotarikoak dira, janariak ogi-xerra baten gainean jarrita egiten direnetatik hasita goi-mailako sukaldaritzako miniaturazko jakietaraino. Donostian pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna..

pintxos-donostia

Hasieran, pintxoa ogi-xerra txiki bati gainean edozein motatako janari-errazio bat jarrita egindako jakia zen. Janaria ez erortzeko, zotz bat jartzen zitzaion, eta hortik datorkio “pintxo” izena. Alabaina, irudi tradizional hori aldatu egin da pixkanaka eta gaur egun, pintxoa goi-mailako sukaldaritza ere bada, miniaturan egina; zapore landuak, dosi txiki eta gozo-gozoetan bilduak: olibaz, piperminez eta antxoaz egindako betiko Gildatik hasita (gure hirian eman zitzaion izena), porruz eta ganbaz egindako brick-eraino, esaterako. Ez duzu pintxoek eskaintzen duten zapore sorta zabala dastatu gabe geratu nahiko.

PintxoakMiniaturazko sukaldaritza-artea

Pintxos

Nola ibili pintxotan

Nola ibili pintxotan

pintxo-pote

Pintxo-potea

Pintxoen "happy-hour"-a

X