Bazatoz Abenduko zubian?

Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.

abenduko zubia ururmea argiak

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

comerte-pintxo

Pintxo bat jan: Pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.

foto-bahia-diciembre

Kontxako Badian argazki bat ateratzea: Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago.

no-te-pierdas-diciembre-iluminacion

Donostia hiria argitua ikusten lehena zu izatea: Zubi honetan gabonak gertu somatzen hasten ditugu izan ere, Donostiako kaleen kolorea aldatu egiten da eta oraindik magikoagoa bilakatzen da. 

paseo-hasta-peine-diciembre

Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.

parques-otono-foto-sisters-and-the-city

Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu. 

barrios-diciembre

Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna

Beste iradokizun hauek ere baditugu zuretzat

Ahogozoa egingo zaizu: Ibilbide gastronomikoa Donostian zehar

comer donostia berasategui

 Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

Nahiago baduzu, Donostiako gida onenen eskutik ere ezagutu dezakezu hainbeste maite dugun mundu zoragarri hau.

Gabonetako afaria eta bazkariak prestatzeko inspirazioa hartu

 

Eta euria edo hotza egiten badu...

lluvia bus turistico

Gora bihotzak! Donostia hiri ederra da euria ari duenean. Udazken giroak eta euriak argazki liluragarriak ateratzeko parada eskainiko dituzte, eta esperientzia paregabeak biziko dituzu.

  • Lehen ideia: Bainua Talasoan

Bainua talasoan, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.

  • Bigarren ideia: ezagutu ezazu hiria busti gabe

Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!/p>

  • Hirugarren ideia: ezagutu hiriko museoak

Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.

 

Honakoa ere kontsultatu dezakezue...

X