Bazatoz urriko zubian?

Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.

vienes-el-puente-de-octubre

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

  • Alde Zaharrean pintxo bat jan: Donostiako Parte Zaharrean pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.
  • Kontxako Badian argazki bat ateratzea: Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago; kilometro eta erdiko hondartza da, hondar zurikoa, udaletxe paretik Loretoperaino iristen dena. Inguru horretan dotorezia eta hiri-izaera dira nagusi (ez da, ez, kasualitatea Kontxak Europako hiri-hondartzarik onenetako bat izatearen ospea edukitzea).
  • Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz udazkenean.
  • Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu. 

Erosketak

Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita. Baldin eta…

shopping-euria

BISITA GIDATUAK

Denbora gutxi duzu... eta hiria ezagutu nahi duzu. Ezagutu itzazu hiriko highligth garrantzitsuenak 120 minututan:

  • Parte Zaharra ezagutu nahi baduzu, Donostia funtsezkoa bisita gidatua
  • Gidari profesional baten laguntzaz, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren kultura-tradizio aberatsa ezagutu nahi baduzu, bisita gidatu kulturala
  • Eta Donostiak eskaintzen duen pintxoen kultura bereziaren ezaugarriak ezagutu nahi badituzu, "Donostiako pintxoak!", Hiru pintxo eta hiru edari barne hartzen dituen bisita gidatua.

NON JAN DEZAKET?

¡Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

done-como

Eta euria ari badu....

si-llueve

GORA BIHOTZAK! Donostia hiri ederra da euria ari duenean. Negu giroak eta euriak argazki liluragarriak ateratzeko parada eskainiko dituzte, eta esperientzia paregabeak biziko dituzu.

  • Lehen ideia: bainua Talasoan

BAINUA TALASOAN, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.

  • Bigarren ideia: ezagutu hiriko museoak

Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.

  • Hirugarren ideia: ezagutu ezazu hiria hotzik pasa gabe

Autobus publikoen sareaz gain, Donostiak hiria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera eskaintzen du garraiobide turistikoari esker. Goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!

  • Laugarren ideia: merkatalguneak hiri erdian

San Martín merkatalgunea Donostiaren garapen sozialaren, kulturalaren eta ekonomikoaren irudi da, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituen eraikina. Modako lehen markak, asialdia eta kultura, kafetegiak, azoka tradizionala... denetarik topatuko duzu bertan.

Ez ahaztu kontsultatzeaz...

Kultur agenda... antzezlanak, kontzertuak, erakusketak, kirol-ekitaldiak eta bestelako informazioarekin.

TURISMO BULEGOA

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia (urriko zubian)
Urriak 12-13-14 10:00 - 19:00

Urriak 15 10:00 - 14:00

Bisita-gidatua
5/pertsonako
Bus turistikoa
16/pertsonako

 

X