Gabonetako afaria, donostiar erara

Tokiko tradizioa eta zaporea

Gabonetan, Donostian, benetako zaporeetan murgiltzen gara, eta tokiko osagaiak dira gure jakien erdigunea.

Zure mahaikideak aho zabalik utzi nahi dituzu afari oso donostiar batekin? Ez dakizu zer prestatu? Apuntatu:

tradicion sabor local 2

Gabonetako afaria donostiar erara egiteko, hoberena tradizioz eta zaporez betetako kalitatezko tokiko produktuak aukeratzea da.

Diseinatu dugun menu tradizional donostiar hau euskal gastronomiaren onena goratu eta sukaldaritzako esperientzia paregabe batez gozatzeko pentsatuta dago.

Gosea egiteko

cena navidad entrantes

Gazta eta urdaizpikoa

Afaria hasi eta gonbidatu guztiak iritsi bitartean mokadutxo bat jateko, gazta- eta hestebete-ohol bat proposatzen dizuegu. Aitor Lasa Gaztategian, artisau-gazten aukeraketa zaindu bat aurkituko duzu: Idiazabalgo gazta, ardi latxaren beste gazta batzuk... Duten zapore bizi eta aromatikoagatik nabarmentzen dira guztiak.

Osagarri gisa, aukeraketa bat jar dezakegu, gaztei laguntzeko konbinazio ezin hobea baita.

Labean egindako txangurru-pintxoak

Txangurrua euskal sukaldaritzaren klasiko bat da, ezin hobea hasierako pintxo batzuetarako. Labean egiten da, barazki-frijitu batekin, eta brandy-ukitu bat eta ogi birrindua jartzen zaizkio. Itsaskirik onena lortzeko, gure merkatu tradizionaletara jo dezakezu; hortxe dituzu, adibidez, San Martinekoa, zeinetan arrain eta itsaski freskoen sorta bat aurkituko baituzu, plater hau egiteko aproposa.

Bakailaoz betetako pikillo piperrak

Donostiako afarietan beti aurkituko ditugu bakailaoz betetako piperrak. Betegarria egiteko, arrain papurtua, tipula, baratxuria eta piper konfitatuak erabiltzen dira, tomate saltsa batekin. Produktuok bertako kontserbetan espezializatutako elikagai-denda askotan aurki daitezke, halakoetan kalitatezko osagaiak eta benetako zaporeak bermatzen baitira.

Plater nagusia: arkume errea edo bisigua parrillan

plato principal

Arkume errea, donostiar erara

Arkumea labean, belarrez marinatua eta txakolin-tanta batekin egina, Donostiako gastronomiaren esentzia jasotzen duen errezeta bat da. Bretxako harategiak gomendatzen ditugu arkume-piezarik freskoenak eta kalitate handiena dutenak lortzeko. Plater hau patata erreekin eta piperrekin zerbitzatzen da, bertako baratzeko produkturik hoberenak konbinatuz.

Bisigua parrillan

Horren ordez, bisigua egin daiteke, Gabonetako afari baterako ohiko beste aukera bat da eta. Parrillan egina eta baratxuriz eta perrexilez ondua, itsasoko onena mahaira eramaten duen plater bat da. Aukeratu euskal kostaldeko bisigu fresko bat, benetako plater zaporetsu bat lortzeko.

Zer nahiago duzu, haragia ala arraina?

Postreak: betiko gozoak

cena comida navidad postres donostia

Goxua

Postrerako, goxua aukera bikaina da. Gozoki erraz baina gozo hau esne-gaina, bizkotxoa, gozogintzako krema eta karamelua nahastuta egiten da. Donostiako gozotegiek, esaterako, Aramendiak, aukera ezin hobeak eskaintzen dituzte postre tipiko honetaz gozatzeko edo Gabonetako mahaian inoiz falta ez diren artisau-turroia eta polboroiak aurkitzeko.

Pantxineta

Pantxineta pastel-kremaz betetako hostorea da, almendraz estalia, eta klasiko bat da euskal gozogintzan. Erraz egiten da etxean, baina Donostiako gozotegi askotan ere aurki dezakezu, hala formatu handian nola banakako zatitan.

La Viñako gazta-tarta

Aukera oso ona da, halaber, erosi nahiz zeuk presta dezakezun tarta ospetsu hau. Mundu osoan ezagutzen dute daukan testura leun eta krematsuagatik, eta oso erraz prestatzen da. Bereizgarri ditu kanpoalde txigortua, ia errea, eta harekin kontrastatzen duen barrualde mamitsu eta urgarria.

Zein nahiago duzu?

Azken ukituak: edariak eta gozokiak

cena navidad bombones garrapinadas

Topa egiteko, aukera ezin hobea da txakolin on bat, baita bertako sagardo bat ere. Bi aukerak hiriko denda espezializatuetan lor ditzakezu. Ez ahaztu mahaian Garrate etxeko almendra garrapiñatuz edo turroiz betetako plater bat jartzea. Gozoki tradizionalok funtsezko osagaiak dira Gabonetako ospakizun guztietan. Guztia osatzeko txokolateak edo bonboiak nahi badituzu, Maitiana Bonboitegia aukera ezin hobea da. Denda klasikoa da hirian, 1949tik.

Menu honekin gure lurraldeko jakirik onenak dastatuko dituzu.

Zorionak eta Urte berri on! 


Donostia Gabonetan: Non bazkaldu edo afaldu dezaket?

Gabon gauean, Eguberri egunean, Urtezahar gauean eta Urteberri egunean zuetako askok etxetik kanpo afaltzeko edo bazkaltzeko ohitura duzue.

X