Arabar Errioxa

Mahasti-itsaso ikaragarri batek bustitzen du ehunka bodegen ertza; herri txiki eta xarmangarrietan kokatzen dira. Bodega horietako batzuk ehunka urte dituzte, eta beste batzuk izen handiko arkitektoek diseinatu dituzte: Frank Gerhy arkitektoak Marques de Riscal bodega (Eltziegon), eta Santiago Calatravak Ysios bodega (Biasterin). Gehienak irekita daude jendeak erosketak nahiz dastatzeak egiteko.

la-rioja-alavesaFoto de: www.laguardia-alava.com

Arabar Errioxa hirurehun kilometro koadro eskas dituen eskualdea da, Hegoaldean Ebro ibaiak eta Iparraldean Kantauri mendilerro izugarriak babesten duten eskualdea. Mendilerro hori errautsaren kolorekoa da eta, sutondoko garrek edo ozeanoan irekitzen den zeruertzak legez, ez du begiratzeko gogoa ez agortzen, ezta ahitzen ere. Laguardia, eskualdeko hiriburua, luzanga eta arro altxatzen da muino baten tontorrean. Zerbait irreal, eta fabulazkoa duen herri bitxi eta txikia da. Kale harriztatu eta meharrak ditu, eta harresi zaharrek bidaiariak liluratzen dituen Erdi Aroko kutsua ematen diote.

laguardiaFoto de: www.laguardia-alava.com

Gainera hemen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Brontze Aroko aztarnategirik garrantzitsuenetakoa dago, La Hoya herrixka, Kristoren aurreko XV. mendeko lehen asentamendutzat jo dena. Trikuharriak -Kristoren aurreko 2.500. urtean eraikitzen hasi ziren hileta-monumentuak- lurraldearen historia aberatsaren beste aztarna bat dira.

X