Ekialdeko kostaldea

DONOSTIATIK HONDARRIBIARA

Pasaiako badian hasiko gara. Jaizkibel mendiak, ekialdean, Txingudi badiatik bereizten gaitu, eta 20 kilometroko itzulinguru bat egitera behartzen gaitu, zorionez. Gipuzkoa finis terraera iritsi gara: hemen da azken herria, Hondarribia; azken lurmuturra, Higuer, eta azken ibaia, Bidasoa.

la-costa

Pasaiako badian dugu Pasai Donibane, ibilbideko ezusteko handienetarikoa. Kale bakarra duen arrantzaleherria. Ez dago beste ezertarako lekurik itsasoaren eta mendiaren artean. Hain berezia da ezen Victor Hugo eleberrigile frantsesak mirespen handiz deskribatu baitzuen Pirinioak liburuan. 

costa or pasaia 2Argazkiak: Oarsoaldea

Gozamena da iparraldeko bokalera arte paseatzea, 200 metroko zabalera duen benetako fiordo bat zeharkatzea edo Santa Ana ermitaraino igotzea portuko bistak ikusteko. Erakargarria izan daiteke Pasai Donibane eta Pasai San Pedro, elkartzen dituen txalupa motordunean ibiltzea eta Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutzea, euskal itsasontzi tradizionalentzako ontziola; han zuzenean ikus daiteke nola eraikitzen duten XVI. mendeko baleontzi bat.

Badiaren alde honetan MATER egurrez eraikitako azken euskal atunontzia ere bisitatu daiteke, gaur egun Ontzi Museo Ekoaktiboan bihurtuta. Gizarteak gure ingurunea zaintzeko eta babesteko elkartu eta parte hartzeko gune ezin hobea. 

costa or pasai sp 2

Pasaiako badiatik Txingudi badiara ere iris daiteke; horretarako, 20 kilometrotako bidean Jaizkibel Mendia igo eta jaitsi behar da, eta Guadalupeko Amaren Santutegira igaro. Kaiaren gainaldetik, panorama zoragarria da, hunkigarria.

costa-or-JaizkibelArgazkia: Oarsoaldea - Argazkia: Sisters and the city

Oiartzun, euskal nekazari herri tipikoa, alde zahar dotore eta guzti. Zerumugan Aiako Harria Parke Naturaleko granitozko hiru gailurrak ikusi ahal izango dituzu. Eta magalera iritsi Arditurriko bide berdetik barrena, erromatar garaiko meatzeak ikusteko.

oiartzun mendi urruzuno 2Argazkiak: Oarsoaldea turismo - Mendi Urruzuno

Irunen erromatarrak finkatu ziren duela hogei zenturia. Hildakoak nola lurperatzen zituzten ikusteko Oiasso Erromatar Museora eta Santa Elenako ermitara joan behar da, han aurkitu baitzuten, lurrean, nekropoli bat. Oso ohikoa da hiriko kaleetan barrena kostako bidetik Santiagora doazen erromesak ikustea. Bidasoa ibaiaren bokalean, Txingudiko badia dugu. Hango Padurak ekosistema aberatsa du, eta mugen xarma erromantikoa.

costa-or-irunArgazkia: Oiasso Museoa

Hondarribiko alde zaharra monumentu historiko eta artistiko izendatua, jauregiz eta armarridun etxez osatuta dago. Gerraren artearekin zerikusia dute hainbat ikusgaik, muga-herri izanik, ez baitzuen beste aukerarik izan: Santa Mariako ate estua, Carlos V.aren gaztelua edo Armen plaza. Ezin duzu galdu arrantzale-gunea ere, Marinako auzune koloretsua.

costa-or-hondarribiaArgazkiak: Bidasoa turismo

Txingudiko badiatik Hendaiara txalupatxo batean pasa zaitezke, edo Higuerreko Lurmuturrera gertura zaitezke; han itsasargi bat nabarmentzen da, eta, duela hamarkada asko, aurkikuntza berezi baten lekuko izan zen: hango uretan erromatar garaiko aurkikuntza garrantzitsuak topatu zituzten, Bidasoa ibaitik barrena Irundik herrestan joandakoak.

X