Idiazabalgo gazta
Idiazabal gazta, etxeko gazta, artisau gazta....gure egunetara heldu da eta egunez egun hobetzen jarraitzen du artzai, gaztagile eta sektoreko profesionaleei esker.
Foto de: Goierri Turismo
Idiazabal gazta, Goierriko herri txiki bati izena zor diona, artisau erara egin izan da betidanik, ia inongo aldaketarik gabe, 8.000 urte luzeetan zehar. Neolitiko garaitik hasita, artzai eta ardiak, urte sasoiak zehazten dituen ibilbide zaharrak egiten jarraitu dute: mendiko eta alturako belazeak udaberri, udara eta udazkenean eta beko haranak neguan, adaketarik jasaten ez duen elementu naturalaren zikloa aprobetxatuz.
Idiazabalen bidea
Foto de: Goierri Turismo
Euskadiko landa eremu garrantzitsuena eta aldi berean aurreratuenetakoa ezagutu nahi baduzu; gure erroak ezagutzera gonbidatzen zaitugu eta gure gazta nola, nork, noiz....egiten duen ezagutzera. Gr-283 ibilbidea egin dezakezu, 6 etapa eta 96km dituen behe eta erdi mendiko ibilbidea, edo nahi duzun etapa aukeratu eta egin.