Gipuzkoa berdea
Natur guneak, kobazuloak eta gastronomia
Gure natur guneetan barneratzea askatasun handia da, eta horri, gainera, gehitu behar zaio edertasuna, intimitatea eta inguruneak iradokitzen diguna. Etorri, sartu eta mirestu Gipuzkoako natur parkeetako ibilbide paregabeak, kobazuloak eta gastronomia:
Gipuzkoako mendi ibilaldiak
Altueratik begiratuta, gure mendiak ikusgarriak dira.Botak jarri eta murgildu zaitezte gure paradisu berdean. Plan aproposa naturan mantso ibili nahi dutenentzat edota abenturazale kirolarientzat.
Kobazuloak
Arditurriko meatzeak, Ekaingo kobazuloko erreplika, Ekainberri, eta Arrikrutz zirraragarriak osatzen dute bidaia liluragarria Gipuzkoaren iraganera.
Gastronomia
Gipuzkoa 1.909 km2-ko jatetxea da. Sukaldaritza kultura eta bizitzaren funtsezko zati bat da. Jaiotzatik hiletara, dena mahai baten inguruan ospatzen da, eta elkarrizketetan nagusi da zer jan genuen azken aldian eta zer jango dugun hurrengo batean.