Aizkorri-Aratz

Erkidegoko sabaia

San Adrian

Natur Parke honetan daude Euskal Autonomia Erkidegoko mendi garaienak: Aitxuri, 1.551 metrorekin eta, Aizkorri, 1.528 metrorekin. Mendigunetik ikuspegi zoragarria dago Gipuzkoa hegoaldera eta Arabako lautadara. Egia esan, Gipuzkoa hain txikia izanik, Aizkorri bezalako mendi handi baten tontorretik lurraldeko gainerako guztiak ikus daitezke, benetako eskalan egindako mapa bat ikusten ariko bazina bezala. Oria, Urola eta Deba ibaiak kareharrizko tontor hauetako harkaitz artean jaiotzen dira; gailur horiek, oztopo ikaragarri baten gisa, lur hauek babesteko harresi izan dira, eta antzina-antzinatik pertsonak hori zeharkatzera behartuta ikusi bere burua: San Adriango pasabidea, ermita bat hartzen duen harkaitzean zulatutako tunela. Funtsezko mugarri izan zen Santiago Bidean eta Gaztelako lautada eta Europa arteko hartuemanetan. Zegama eta Arantzazuko Parketxeetaninformazio guztia emango dizue.


X