Barnealdeko Santiagoko bidea
Konpostelako Santiagora bidean honaino iristen diren erromesak bi bide zituzten aukeran, Kostaldekoa eta Barnealdekoa.
Barnealdeko bidea, Errege bidea edo Baionako ibilbidea ere deiturikoa, garrantzitsuena izan zen X. eta XIII. mendeen artean, Kostaldeko ibilbidea bikingoen erasoek setiatzen zutenean. Konpostelako Santiagorako erromesaldien loraldia hasi baino lehenago ere, mende askotan, bide hau Europa iparraldea eta penintsulako meseta lotzeko komunikabide garrantzitsuenetarikoa izan da. Hogeita hamar bat kilometrotako hiru etapatatik barrena, Gipuzkoa barnealde guztia zeharkatzen du, Irundik San Adriango tunelera, Aizkorriko mendilerrora, han sartzen baita Arabako lurretan.
Etapa 1: Irún - Hernani
Etapa 2: Hernani - Tolosa
Etapa 3: Tolosa - Beasain
Etapa 4: Beasain - Zegama
Etapa 5: Zegama - Salvatierra/Agurain
Gipuzkoako Donejakue Bide Lagunen Elkartea
Helbidea | Urbieta 2 sotoa |
Telefonoa | +34 943 427281 |
Fax-a | 943 422121 |
Email-a | caminosdesantiagoguipuzcoa@euskalnet.net www.caminosnorte.org www.jacobeo.net |
Ordutegia | Osteguna 19:00tan (urritik martxora) Astearte eta ostegunetan 19:00tan (apiriletik irailera) *Erromesak 3 egun inguruko aurrerapenarekin abisatu ezkero beste ordutegi batean, goizez edo arratsaldez, artatzeko aukera ere izango luke. |
Artzain Onaren katedralean kredentzialak lor daitezke, sakristian, 10: 30-12: 30 eta 17: 00-20: 00.
Santa Marian, kredentzialak 10:30-19: 30tara ematen dira. Igandeetan 13: 30etatik aurrera. Gerta daiteke meza egotea eta mezak irauten duen bitartean Basilika itxita egotea eta, beraz, ez dute kredentziarik ematen.