Ekain
Historiaurrea sentitu
Euskal Herrian hobekien gorde den lur-azpiko altxorra da Ekain. Hainbat hamarkadatan, masifikaziotik babestu behar izan ziren leize paleolitiko honetak pintura baliotsuak. Eta 2008an ireki zen, Zestoan, Ekainberri, erreprodukzio bikaina, artesantutegi originaletik oso gertu.
Ekainberrik Arkeologia esperimentala eta Ekain abentura bezalako jarduera didaktikoak eskaintzen ditu; horietan ikasi ahal izango da animalia basatiak ehizatzen, garaiko flora eta fauna bereizten, eta margotzen, sua egiten eta sukalde-lanetan duela 14.500-10.000 urte egiten zen bezala.