Leitzaran

Haranetako biotopoa

leitzaran

Leitzaran erreka sigi-sagan jaisten da Nafarroatik Andoainera; hortik sar zaitezke haranera, uretako espezie eta lore-espezie askoren bizilekura. Plazaolako bide berdeak ere zeharkatzen du harana, eta, beraz, honako biotopo hau paregabea da oinez edo bizikletan paseoak egiteko. Otietako bisitarien etxean erreka eta bide berdea elkartzen dira. Aisialdirako, arrantza-eskolarako eta bizikletak alokatzeko prestatuta dago leku hori.


X