Tolosako Babarrunak

tolosaldea-babarrunak-biltzArgazkia: Tolosaldea

Kalitatezko ezaugarriei esker Tolosako babarunen izena eta ospea Euskal Herritik kanpo ere hedatu da. Babarruna era tradizionalean eta eskuz landatzen da eskualdeko baserrietan. Bilketa ere eskuz egiten da irailaren amaieratik edo urriaren hasieratik aurrea.

babarrunak-landaretik-platereraArgazkia: Tolosaldea

"Eusko Label Kalitatea" jatorriko deitura duen proudktua da. Dastatzeko, odolkiarekin eta Ibarrako pipar ezagunekin zerbitzatu ohi da. Babarrun bikain hau ontzi zigilatu eta etiketatutan saltzen da jaotrria eta kalitatea bermatzeko. Gordina ez ezik prestatua ere eskuratu daiteke. Halere, Tolosako babarrunen plater eder bat dastatzeko Tolosaldeko edozein jatetxera joatea bezalakorik ez da. On egin!

babarrunakArgazkia: Tolosaldea

X