Gasteiz

XII. mende bukaeran eraikia Gasteizek ereduzko hirigintza-diseinua dauka. Gasteizek 1997an Monumentu Multzo izendatu zuten eta Erdi Aroko trazadurari eusten dion Hirigune Historikoa du. 3 Europa Nostra sarik bermatzen dute Erdi Aroko Almendrako eremu eta eraikin enblematikoen zaharberritze- eta berreskuratze-lanetan egindakoa.

vitoria-gasteiz-plaza©Quintas Fotógrafos - Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

Almendraren muturretako batean Santa Maria Katedrala dago. Katedral Zaharra Erdi Aroan eraiki zuten eliza erromaniko baten zimenduen gainean eta era horretako tenplu gotiko bakarra da Euskadin. Ia eraiki zuten unetik izan ditu egitura mailako arazoak. Horregatik, duela hamabost urte baino gehiagotik, zaharberritzeprozesu konplexuan sartuta dago. Lan horiek, ordea, ez dute eragotzi katedrala “obretan eta irekita” egotea nahi duen orok katedral gotikoaren zimendatzea edo bobedetako bazterrak

salburua-quintas© Quintas Fotógrafos - Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

2012an Green Capital saria jaso zuen ere Gasteizek, izan ere, pertsona bakoitzeko berdegune eta lorategiez estalitako azalerarik handiena (42 metro koadro biztanle bakoitzeko, Eraztun Berdearen egungo hedadura barne hartuz gero) duen europar hirietako bat da Gasteiz. Euskadiko hiriburuan parke eta berdeguneez estalitako hamar milioi metro koadro baino gehiago ditu paseatu, bizikletaz ibili, hegaztiak eta oreinak behatu edo zaldiz ibiltzeko.

Arte garaikidea gustoko baduzu Artium Museoa bisitatu behar duzu espainiar eta euskal arte garaikidearen onenetako eta garrantzitsuenetakotzat jotzen delako bertako bilduma iraunkorra. 2002ko apirilaren 26an ireki zituen ateak eta museo ireki eta dinamikoa da.

X