Hiru Tenpluen ibilbidea

Inaziotar bidea erromes-bidea da, eta Santuak 1522an egindako ibilbidea berregiten du. Artean, erregearen gorteko zalduna zela, Loiolatik (Azpeitia) atera zen Manresa hiriraino, Jerusalem arte erromesaldia egin asmotan. Manresan, eremita baten gisa, Sant Ignasi leizean bizi izan zen. Ibilbide horren lehen bi etapak Gipuzkoakoak dira: Loiolatik Zumarragara eta Zumarragatik Arantzazura. Hirugarrena, erdi bidean, Arabako lurretan sartzen da.

LOIOLAKO SANTUTEGIA (AZPEITIA)

loiola 

Loiolako Santutegia XVIII. mendeko tenplu barroko izugarria. Carlo Fontana arkitektoak, Berniniren ikasleak, 20 metroko diametroa zuen kupula bat eraiki zuen, eta ez zirudien eraikinak haren pisua jasango zuenik. Baina jasan zuen.

ANTIOKO BASELIZA (ZUMARRAGA)

la-antigua 

Antioko Baseliza ermiten katedral gisa ezaguna da, eta arotz-lan paregabea du: haritz-egurrez egindako egitura batek sabaiari hain airoso eusten dio ezen airean dagoela baitirudi.

ARANTZAZUKO SANTUTEGIA (OÑATI)

arantzazu

Arantzazuko Santutegia Elorri baten gainean (arantza) amabirjina azaldu zitzaion artzain bati amildegi honetan, 1469an. Ondoren, frantziskotarren santutegia eraiki zen, eta 1950ean berreraiki zuten Sáenz de Oiza, Oteiza, Chillida eta Basterretxeak, besteak beste.


X