Hurbileko ibilbideak

Donostiatik oso leku desberdinetara eramango gaituzten bideak irteten dira; gezurra dirudi hain desberdinak diren leku horiek elkarrengandik hain hurbil egotea. Zeharkatzen dugun haran bakoitzaren atzean paisaia aldatzen da, arkitektura aldatzen da, bestelako euskara hitz egiten da, mikroklima berezia dago; labirinto baten barruan zaudela pentsa dezakezu. Hori dela eta, Donostiaren inguruetan ez galtzeko —edo nahiago baduzu galtzeko— pista batzuk emango dizkizugu.

Gipuzkoako bihotza ez da gorria, berdea eta gorabeheratsua da: haran sakonak, errepide bihurriak, lurraldea zeharkatzen duten ibaien ondoan jasotako herriak. Ezinbesteko barrokismoa. Barnealdea aberatsa da bihurguneetan, desnibeletan eta txoko guztiz gomendagarrietan.

Donostiaren ekialdean eta mendebaldean, itsasertza lerro ibiltaria da, itsaslabar beldurgarriak eta hondartza ederrak tartekatzen dituena eta itsasargi, begiratoki eta arrantzale giroko herri eder askoak dituena (Pasai San Pedro, Hondarribia, Donibane Lohizune, Getaria edo Zumaia, adibidez).

Donostiatik autobidea hartu, eta ordubete eskasera Bilbo bisita dezakegu eta azken urte hauetan izan duen aldaketaz gozatu; era berean, Gasteizera hurbildu gaitezke eta arkitektura errenazentista ikusgarriaz eta Euskal Herrian hobe kontserbatu den alde zaharraz goza dezakegu, edo Euskal Autonomia Erkidegoaren gainerakoaz oso bestelakoa den paisaia eta upategiak bisita ditzakegu Arabako Errioxan.

 
gipuzkoa berdea txindoki

Gipuzkoa berdea

Bista paregabeko paisaia menditsu ikusgarriak. Barneratu gure paraje berdeetan eta haitzulo misteriotsuetan. Maila guztietako mendi ibiliak egiteko ibilbide egokiak ditugu!

Naturguneak

costa vasca zumaia

Euskal Kostaldea

Bista paregabeko paisaia menditsu ikusgarriak. Barneratu gure paraje berdeetan eta haitzulo misteriotsuetan. Maila guztietako mendi ibiliak egiteko ibilbide egokiak ditugu!

Gipuzkoako itsasertza

bilbo

Bilbo - Gasteiz

Giro handiko hiriak dira, kultura, gastronomia eta aisia oparokoak, eta Donostiatik autoz ordubetera daude. Merezi du bi hiri zirraragarri horietan barrena ibiltzea eta hiriak ezagutzea.

Bilbo

Gasteiz

costa francesa

Iparraldeko kostaldea

Ezagutu beharreko hondartza amaigabeak eta ipuinetakoak diruditen herriak. Surfa, gastronomia eta historia gustuko dutenek aukera zabala dute bertan.

Xarma bereziko herriak

rioja alavesa

Arabako Errioxa

Mahastiak, trikuharriak eta kale harriztatuak dituen lurralde horretan barrena ibili, helburu finkorik gabe, hara eta hona, eta toki paregabea aurkitu: upategi ugari eta bikain horietako bat.

Mahastien lurraldea

santuario loyola

Hiru tenpluen ibilbidea

Loiola eta Arantzazu santutegiak eta Antioko ermita. Arte eta espiritualtasunez jantzitako espazioak, bertakoak eta arrotzak zur eta lur uzten dituzten historiaz eta legendaz beteak.

Ignaziotar bidea

X